Jon Plazaola eta Alex Areizaga

Jon Plazaola

Aupa Finbogasson gazte zaren hori! Gaur mezu iraultzaile eta erreibindikatibo batekin natorkizu: DENOK GREBARA!!! Jendeari kalera aldarrikapenak ateratzea eta euren eskubideen alde manifestatzea geroz eta lan gehiago kostatzen zaien egun hauetan, ustelkeria eta lotsagabekeria twitterren ironiaz besterik salatzen ez diren garai hauetan, ezusteko ordezkari batzuk atera zaizkigu bat batean: futbolariak.

Ez dira plazara quechua kanping dendekin jaitsi, ezta auzo asanbladen bitartez herriari euren mezua zabaltzen hasi ere. Ligako telebista eskubideen pastel gozo bezain pozointsuaren banaketa eta ogasuneko zaldun apokaliptkoek egiten dieten retentzio krudela mahai gainean. Izango dituzte eta badituzte euren arrazoiak, eta ongi dago aldarrikapena eta langile diren aldetik euren eskubideen alde borrokatzea. Ez dut demagogia egingo milioidun gazteak direla esanez; Plazaola-Alexeuren grebak jendearengan duen eraginak ematen dit atentzioa. Izan ere LIGA AMAITU DAITEKE!!!!! Mesedez. Ez dut gehiago esango.

Alex Areizaga

Aupa Kevin Richardson goraipatua!  Leiendak dio Urretxu eta Zumarragako ikastetxe batean donutsen zuloen tamaina handiegia zelako greba egin zutela behin. Baiezkoa atera omen zen. Gazte milioidunak edo ikasleak, greba bat deitzeko, oinarriak garrantzitsuak dira, eta norbere onura da bi kasuetan, protestak sortu dituena. Ez da gauza bera guztiok guztion onuragatik elkartzea eta guztiok norbere onuragatik elkartzea. Guztiok gaude, elkartuta gaude, eta protesta egiten dugu bietan, bai, baina usaina desberdina da, mobilizazioaren bihotza desberdina da, eta lortuko dena, eragina, desberdina da.

Kontzientzia pizten hasi behar gara, nor garen eta non gauden konturatzen, existitzen garela, eta gugandik at, zerbait gehiagoren parte ere bagarela ohartuz. Eta futbolariak? Astakeriak idazten hasi naiz, baina horario  infantilean gaudela konturatu, eta ezabatu egin ditut. Errua azken finean ez da haiena. Guk, zaletu direnek eta ez garenok onartzen dizkiegu gehiegikeriak. Futbolariak baratzetara ya!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>