«Herrian zerbitzu gehiago sortzeko ahalegina egiten ari gara udalean»

Jaione_Bendoiro

Jaione Bendoiro (Arama, 1976) Aramako zinegotzia da. Azken urteetan herritarrei zerbitzu gehiago eskaintzeko ahalegina egiten ari dira, «herritarrek edozertarako beti Ordiziara edo Beasainera jo beharrik izan ez dezaten». Orain gutxi liburutegia nobedade berriz hornitu dute, eta horrek irakurzaletasuna piztu diola aitortu du.

Zein zaletasun dituzu?

Kirola, batez ere korrika egitea. Orain, Araman Zumba egiten ere hasi gara.

Liburu bat.

Gari Udaberen Kolonbian bahituta74 egun ELNren esku. Asier Huegunen bizipenak benetan hunkituta utzi ninduen.

Musika talde bat.

Urtz. Unibertsitate garaiko oroitzapenak ekartzen dizkidalako.

Abesti bat.

Loretxoa, asko gustatzen zait.

Janari bat.

Legatza, edozein modura.

Edari bat.

Ura. Tarteka edateko lambrusco ardo gorria.

Oporretarako leku bat.

Hondartza duen edozein, Almerian, adibidez.

Goierriko txoko bat.

San Joan iturri.

Amets bat.

Familiako guztiak zoriontsu ikustea.

Zeri diozu beldurra?

Bakardadeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Semearen ateraldiek.

Gorroto duzuna.

Gezurra, hipokresia.

Aramako alkate bazina?

Zinegotzi naizenez, oraingo ildo beretik jarraituko nuke.

Araman biziko ez bazina.

Kostako herri txikiren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>