Jarrera egokiak bermatzeko lehiaketa martxan

instantGipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen sailak, Gipuzkoako hainbat gazteleku eta nerabeentzako zerbitzu eta udalekin elkarlanean jarri du martxan Instant1ean lehiaketa . Goierrin Ordizia, Legazpi eta Urretxu-Zumarragako nerabe zerbitzuek bat egin dute egitasmoarekin. Instant1ean informazio eta komunikazio teknologien arriskuak prebenitzeko programa bat da.

Oinarri pedagogikoa duen proiektua da, eta gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea du helburu nagusia: Interneten nola jokatu ikastea, eta sarean beren eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea, besteak beste. Atal teoriko honi praktikotasuna emateko sustatu dute izen bereko lehiaketa.

Parte hartzea eta balioak

Lehiaketa pasa den otsailean hasi zen eta datorren apirilaren 3ra arte egongo da indarrean. Lehiaketaren helburua, Instagram sare sozialean argitaratutako irudi baten bitartez, gaztetxoek beren bizitzako une bat azaltzea da: zer duten gustuko, nola bizi diren… Irudiak partekatzerakoan lehiaketan oinarrizkoak diren balioak zabaldu beharko dituzte parte-hartzaileek, eskura izango dituzten traola ezberdinen bitartez, teknologiak egoki erabiltzearen eta gai honekin lotuta ohitura eta balio onak sustatzearen alde daudela erakutsiz.

Sextina, ziberbullyna, groomina edo genero-ziberindarkeria bezalako jarreren gainean kontzientzia sortu nahi da. Bide batez, baita nerabeei identitatearen sorreran eta erabilera egokian laguntza eskaini ere.

Parte hartzeko

Gipuzkoarrak izan edo Gipuzkoan helbideratuta dauden 13 eta 17 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkez ditzake.

  • Nola parte hartu? Instagram sare sozialean norberaren profilaren bitartez. Instagramen @gipuzkoangazte erabiltzailea jarraitu behar da. Lehiaketan parte hartuko duen argazkiak #Instant1ean traola erabiliko du. Irudia deskribatu behar da, zertan ari zaren azaldu.
  • Traolak. Azpimarratu nahi den jarreraren traola gehitu: #ErrespetuaSarean, #SegurtasunaSarean, #SextingEz, #pribatutasuna, #identitatea, #AskatasunaSarean.
  • Sariak. Bidaiak, 300 euro gailuetan gastatzeko eta 150 euro gailuetan gastatzeko. Zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean.
  • Zer saritzen da? Originaltasuna, balio on bat azaltzea, zenbat atsegite lortu dituen eta kalitatea.Ez da onartuko mezu iraingarriak, sexistak edo diskriminatzaileak dituen irudirik. Informazio gehiago gipuzkoangazte.eus web gunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>