«Egin didaten oparirik bereziena nire lehenengo trikitia izan zen»

Inaki Rezusta

Iñaki Rezusta Txaxio (Ormaiztegi, 1996) trikitilaria da eta Guri 5! taldeko kidea ere bai. Lehen Hezkuntza Gradua egiten dabil, hirugarren mailan.  Trikitiarekiko zaletasuna etxetik datorkiola dio, «etxean oso zaleak» baitira. Trikitiaz gain, gitarra eta pianoa ere jotzen ditu. Musikarekiko zaletasuna, dena den, oso gaztetatik izan du barrenean eta askotariko estiloak ditu gustuko.

Zein zaletasun dituzu, trikitiaz gain?
Musikarekin lotutako edozein, lagunekin egotea, parranda…

Liburu bat.
Toti Martinez de Lezearen Otalorea.

Musika talde bat.
Scorpions.

Abesti bat.
Blake Sheltonen Bringing back the sunshine.

Janari bat.
Arroz-esnea.

Edari bat.
Garagardoa.

Oporretarako leku bat.
Segovia.

Goierriko txoko bat.
Ormaiztegiko Mekola baserria.

Amets bat.
Etorkizunean gaur egun naizen bezain  zoriontsu bizi ahal izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehenengo trikitia, 8 urterekin.

Zeri diozu beldurra?
Edozein egoerari aurre egin ezinari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nik egindako edozer jendearen pozgarri izateak.

Gorroto duzuna.
Bidegabekeria eta faltsukeria.

Herriko alkate bazina…
Herritar guztien parte hatzea gauzatzen ahaleginduko nintzateke.

Ormaiztegin biziko ez bazina?
Gabirian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>