Kondairak Aralarko orbel artean

Jentilak eta olentzero-1Jentilak eta olentzero-4Lizarrustiko parketxean da hitzordua, Ataunen. Giroa fresko, eta jendea erruz. Denek helburu bera, urtean behin antolatzen den ibilbide mitologikoan parte hartzea: Jentilak eta Olentzero da goiburua. Bostehun lagun inguru Allekupeko basoa zeharkatzen hiru orduz, txandaka. Magia, misterioa eta ametsa, eta orbela hankapean.

Jentilak eta olentzero-2Artean behelainoa altxatu ezinik dela abiatu da bisitari taldea. Lehen deiadarra entzun da, basoko izakiei abisu, kaletarrak basora bidean direla. Eta bidearen joanean hasi dira pertsonaiak azaltzen. Lehena Martinbeltz, ikatza urre bihurtzen duen ikazkina: «Gauza harrigarriak ikusiko dituzue, baina baita beldurgarriak ere», bota du.

Jentilak eta olentzero-3Aker eta sorginak, lapur eta kontrabandistak, Pagomari Lizarrustiko neska artzaina, Lainomari neskatoa eta Torto, jentilak, Marimunduko eta sorginak, San Martin txiki, eta Olentzero eta Maridomingi azkenik. Horietxek Aralarko pagadi dotorean kondairaz betetako pasarteak kontatu dituztenak, euskara jatorrean kontatu ere. Jose Migel Barandiaranek burua altxatuko balu, irribarre txikia egingo luke Aralarren mitoak bizirik dirauela ikusita.

Iruzkinak (1)

  1. Ibilaldi hau Aralar Mendi ederrean zehar doa, pauso bakoitzean paisaia ederrak eta magiaz inguratuko gaituen bazterrak eskaintzen digun gogo-gogoko mendigunea. Lizarrustin, ARALARKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROaren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari eta beste isurialdea jaisten hasten garenean, Benta Ixabel zenaren ondoan, GR markak jarraituko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>