Maddi Jauregi (Legorreta, 1993) Korrikaren Goierriko koordinatzaile lanean ari da. «Herrietara Korrika iritsi dadin eta herrietan Korrikaren inguruko ekintzak egin daitezen, jende askok ezkutuko lan handia egiten du. Hori kudeatzea tokatzen zait niri».
Zer da zuretzat Korrika?
Oraintxe emozioa, urduritasuna eta ardura. Baina beste alde batetik gure herriaz, kulturaz eta jendeaz harro egoteko motibo bat. Milaka lagun euskararen alde elkarlanean ikusteak ileak tente jartzen dizkit.
Ze zaletasun dituzu?
Irakurtzea, herriko ekintzak antolatzea eta parte hartzea, eta lagunekin festatan ateratzea.
Pelikula bat.
80 egunean.
Liburu bat.
Angela Davisen Askatasuna, etengabeko borroka bat eta Lisipe bildumaren lehen alea.
Musika talde bat.
Mursego.
Abesti bat.
Korrika 20ko Zirkorrika.
Janari bat.
Dena! Kar, kar.
Edari bat.
Infusio zalea naiz, baina garagardoa ere ederki sartzen da momentu batzuetan.
Oporretarako leku bat.
Ezagutzen ez dudan edozein.
Amets bat.
Euskal Herri gorria, berdea eta morea, anitza eta askea.
Zeri diozu beldurra?
Gauza askori eta aldi berean ezeri ere ez.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gauza askok, oso irribera naiz!
Goierriko txoko bat.
Txindokiko mendi punta.
Legorretan biziko ez bazina.
Ez dut uste nire izaera aldatuko litzatekeenik. Baina oraingoz Legorretan pozik bizi naiz.