Gibela, arimaren egoitza

Garbiñe EtxanizIzenburua arraroa egin bazaizu ere, horixe da Txinako Medikuntza Tradizionalak dioena. Bost organo nagusietako bakoitzak (barea, gibela, birikak, bihotza eta giltzurrunak) ezaugarri izpiritual jakin batzuk ditu, eta gibelaren ezaugarri izpiritualari Hun deitzen zaio. Hun da arima betierekoa, hiltzen garenean gorputza uzten duena.

Gibelak bereizten ditu gure alderdi oinarrizko eta senezkoena alde batetik: digestio-eremua eta hesteak; eta bestetik, kosmosari irekita dagoen aldea: bihotzarena. Gibela muga-igarobide baten antzekoa da, bihotza emozio mingarri eta kaltegarrietatik babesteko zeregina du, emozio horien iragazki lana egiten du. Era berean, bere alderdi fisikoari dagokionean ere, odolera edozein sustantzia toxiko sartzea eragozten du, hesteetatik datorren odola iragaziz eta eraldatuz.

«Udaberria da gibela aktiboen dagoen garaia, eta orain bere alde egin dezakeguna beste edozein garaitan baino askoz hobeto aprobetxatuko du»

Gibela tamaina handiko organoa da. Milaka erreakzio enzimatiko gertatzen dira bertan, eta horregatik organorik aktiboenetakoa da ikuspuntu metaboliko batetik. Hori dela eta, gibela erraz berotu daitekeen organo bat da, eta gibelean gordetzen den odol kantitate handiak eragozten du, hain zuzen, gibela neurriz gain berotzea. Oso garrantzitsua da gibela ez berotzea, bero hori ez dadin heldu biriketara eta bihotzera. Kontuan hartuta gibela dela gure kontzientzia mentalaren zaindaria, emo-zioen iragazki funtzioa behar-beharrezkoa da bihotzaren eta mentearen osasunarentzat, izan ere, karga emozional hori gorputzaren goiko aldera iristen bada, gorabehera psikiko edo emozionalak gerta baitaitezke.

Bestalde, gibela ahuldu, hondatu edo intoxikatu egin daiteke elikadura txarraren ondorioagatik, alkohol-kontsumoagatik, animalia-proteina eta gatz gehiegi jateagatik, elikagai frijituak eta esnekiak hartzeagatik edo toxiko fisiko zein kimikoengatik… Eta orduan, zailtasun gehiago izan ditzake emozioak depuratzeko, ezingo luke emozio jakin batzuen talka desatseginaren efektua arindu, eta ezingo luke, ezta ere, egoera zail baten aurrean ondo erantzuteko gaitasuna erregulatu.

Udaberria da gibela akti-boen dagoen garaia, eta horregatik orain bere alde egin dezakegun guztia beste edozein garaitan baino askoz hobeto aprobetxatuko du gure gibelak. Oso ohikoak dira gibela garbitzeko proposamenak sasoi honetan. Baina egin ditzagun arduraz garbiketa horiek gorputza ahuldu gabe. Kontuz ibili  agresiboegiak izan daitezkeen praktikekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>