«Atletismoak momentu polit asko eta jendea ezagutzeko aukera eman dizkit»

Agirre-janire-3

Iazko denboraldian hasi zen mendi lasterketetan Janire Agirre (Ataun, 1996) eta Euskal Herriko Kopa irabazi zuen junior kategorian. Orain dela bi urtera arte atletismoan aritzen zen, abiadura lasterketetan. «Atletismoak momentu polit asko eta jendea ezagutzeko aukera eman dizkit» dio Agirrek. Aldaketa kuadrillako lagun bat hil zenean etorri zen: «Bizitza bi egun zirela ikusteko balio izan zidan. Orduan, atletismoa utzi eta mendian hasi nintzen. Lasaitzeko izugarri ondo etorri zitzaidan, barne aurkikuntza bat egiteko eta beteta sentitzeko. Orain ez dut atletismoan nuen presio hori. Baina giharrak aldatu beharrean nago eta fondo asko falta zait».

Ze zaletasun dituzu?
Mendia (korrika, oinez, eskiatuz…) eta furgonetan bidaiatzea. Baina, beti izango da atletismoa ere nire parte.

Pelikula bat.
Pura vida.

Liburu bat.
Nacidos para correr.

Musika talde bat.
Berri Txarrak.

Abesti bat.
Nere herriko neskatxa maite.

Janari bat.
Etxeko oilaskoa.

Edari bat.
Mendiko ura.

Oporretarako leku bat.
Himalaia.

Amets bat.
Egunerokotasuna bizitzea, maite ditudanak alboan izatea eta euskaldunok askeak izatea.

Zeri diozu beldurra?
Sufritzeari.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Maite nauen jendearen inguruan egoteak eta haiek zoriontsu ikusteak.

Goierriko txoko bat.
Agautz.

Herriko alkate bazina…
Aiari garrantzia gehiago emango nioke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>