«Mundua aukerez beterik dago eta gutxien espero dugun lekuan ere aukerak ditugu»

Eñaut-gereñu

Eñaut Gereñu (Gertuko)

2013. urtearen amaieran, momentuan zuen lana utzi eta coaching-ean zertifikatu ondoren, 2014. urteko bigarren sei hilekoan buruan zituen ideiak antolatu eta Gertuko enpresa sortzea erabaki zuen Eñaut Gereñuk.

Enpresa sortu bezain laster Txilera joan zen bertan zeuden aukerak ikustera eta han ikusitakoarekin bere proiektua zehazten hasi zen. Lan hartan aurrerapausoak ematen ari zela, Goiekiko sariketaren berri izan zuen eta ordurako proiektua ondo zehaztuta zeukanez, bertan parte hartzeko momentu egokia zela pentsatu eta bere proiektua aurkeztu zuen.

Gertuko bi bide ezberdin jorratzeko asmoarekin ireki zuen. Alde batetik, «coaching-aren inguruko zerbitzuak» eskaintzeko eta bestetik Hego Amerikako, Txilekoak gehienbat, eta Euskal Herriko enpresen arteko zubiak eraikitzeko zerbitzuak» eskaintzeko.

Saria irabazteak hiru modutan lagundu zion Gereñuri: «Lehenik, proiektua ezagutarazteko». Bere proiektuan eskualdeko enpresa eta erakundeekin lan egiten duenez, saria irabazteak bide horretan «asko lagundu» diola adierazi du.

Bestalde, sari ekonomikoa ere «oso garrantzitsua» dela nabarmendu du. «Txilen lan eginda gastuak ere handiak dira eta proiektuaren hasieran horrelako diru sarrerak beti ongi etorriak izaten dira».

Azkenik, eta «garrantzitsuena» haren ustez, «egiten ari zarena erokeria bat ez dela eta bide onetik zoazela erakusteko» balio izan dio sariak, proiektu berri bat martxan jartzerakoan «zalantza asko izaten» baitira.

Aukerak han eta hemen
Baina alde negatibo horiek izan arren, «mundua aukerez beterik» dagoela uste du Gereñuk eta «gutxien espero den lekuan ere aukerak»daudela pentsatzen du. Zailtasunak beti egongo diren arren, gutxitzen joango direla espero du. Eta «benetako ekintzaile baten ilusio eta indarrak traba eta oztopo guztiek baino indar gehiago» daukatela sinesten du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>