«Ostalaritzak ordu asko kendu eta buruhauste gehiago eman dizkit»

Alona_Bosque

Urretxuko Jai-Alai jatetxeak igande honetan itxiko ditu ateak. Azken bost urte hauetan Aloña Bosque (Urretxu, 1980) izan da bertako sukaldari eta nagusia. Sukaldaritza ikasketak egin zituen Donostian eta Gabiriako ostatua eta Urretxuko Jai-Alai izan ditu lantoki azken 13 urteetan. Ostalaritzak ordu asko kendu eta buruhauste gehiago eman dizkiola dio. Baina, zerbait nabarmentzekotan, bere lantaldea nabarmendu nahi izan du. Eskerrak eman nahi izan dizkie bost urte hauetan izan dituen bezero guztiei, eta bereziki, bere bikoteari.

Zein zaletasun dituzu?
Mendira joatea, irakurtzea eta familiarekin egotea.

Liburu bat.
Las voces del desierto.

Musika talde bat.
Benito Lertxundi.

Abesti bat.
Txoria txori.

Janari bat.
Nire amaren babarrunak.

Edari bat.
Ardoa eta ura.

Goierriko txoko bat.
Gabiria.

Oporretarako leku bat.
Hondartza edo mendia dituen edozein leku.

Amets bat.
Nire ingurukoak ongi bizitzea.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Nire bikoteak.

Gorroto duzuna.
Euskal presoek sufritzen duten errepresioa.

Egin dizuten opari bereziena?
Koadro bat.

Urretxuko alkate bazina?
Gizarte gaietan inbertituko nuke.

Urretxun biziko ez bazina?
Gabirian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>