Euskal ondareko irudiak nazioarteko lehiaketara

Landgericht Berlin, Littenstraße, EingangshalleWikipedia  osatzen duten milaka bolondresen artean, informazio baliagarriaz gain, argazkiak ere igotzen dituzte. 2010. urtean, Wiki Loves Monuments lehiaketa sortu zuten Herbehereetan, eta pixkana, mundu osora zabaldu da. Azken edizioan, 76 herrialdetako 1.500.000 monumenturen 1.700.000 argazki jaso zituzten.

Lehiaketa irailean antolatzen da urtero, eta aurten, Euskal Herrian bertan ere parte hartzeko aukera izango da, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteari esker. Euskal Herriko ondarearen zerrenda osatu dute, eta hor agertzen den edozein monumenturen argazkiak bidalita parte har daiteke. Jasotakoen artean onenak aukeratu eta horiek bidaliko dituzte nazioarteko lehiaketara. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da.

eu.wikipedia.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>