«Bertsozalea izan arren, kasualitatez hasi nintzen bertso epaile lanetan»

Maite_Sukia

Bertsolari txapelketetako epailea da Maite Sukia Olano (Ataun, 1981) . Euskal Herriko Txapelketa Nagusian lehen fasean bertsoak puntuatzen aritu da, eta orain txapelketako saioetara «ikusle bezala, gozatzera» joateko asmoa du, «presiorik gabe». Dena dela, berarentzat «martxa hartu arteko lana izaten da gogorrena, aurreko prestakuntza, bilerak…» Txikitatik bertsozalea izan bada ere, «kasualitatez» hasi zen bertso epaile lanetan. «Herriko ezagunen bidez bileretara joaten hasi nintzen, ikastaroa egin, gustatu eta hortxe jarraitzen dut». Bertsolaritza munduan epaileen lanak ez du polemikarik sortzen; «oso kontziente gara epaile batzuk behar direla lan hori epaitzeko, eta ahalik eta ondoen egiten saiatzen garela».

Ze zaletasun dituzu?
Bertsolaritza, puzzleak…

Pelikula bat.
Loreak.

Liburu bat.
Dolores Redondoren trilogia.

Musika talde edo abeslari bat.
Momentuaren arabera.

Abesti bat.
Nacha Popen La chica de ayer.

Janari bat.
Mariskoa.

Edari bat.
Ardo zuria.

Oporretarako leku bat.
Eguzkia eta hondartza dituen edozein leku.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Espero ez nuenean jasotako detaile txikiren bat.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Semeen ateraldiek.

Goierriko txoko bat.
Oiangu.

Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke sekula izango!

Ataunen biziko ez bazina…
Tolosan agian, bikotea bertakoa da eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>