Txekor isatsa saltsan

Errezeta-Mujika

Osagaiak

(4 lagunentzat)

  • 2 kilo isats
  • 4 tipula
  • Azenario 1
  • 4 baratxuri ale
  • Ardo beltz botila bat
  • 2 litro haragi salda
  • Oliba olioa
  • Gatza

Prestaketa

Hasteko, txekor isatsa zatitan egin behar da eta zartagin batean oliotan frijitu.

Barazkiak txikitu eta isatsa frijitu dugun oliotara gehitu eta ondo gorritu arte egin. Garrantzitsua da kolorea ondo hartzea, hori baita saltsa ondo ateratzearen sekretua
Barazkiei ardo beltza gehitu eta irekin aldi bat eman alkohola kentzeko. Ondoren haragi saltsa gehitu.

Platera amaitzeko isats zatiak gehitu eta bertan egosten eduki hiru ordu eta erdiz. Isatsa ondo bigundu denean, zatiak kazolatik atera eta saltsa pasatu.

Platerean isats zatiak jarri, gainetik saltsarekin estali eta jateko prest daude.

Ospakizunetarako toki aproposa Lierniko gainean

Mujika_jatetxeaEzkontzetarako eta ospakizunetarako leku egokia da Lierniko gainean dagoen Mujika jatetxea. Egun horietarako 300 eta 140 pertsonarentzako jangelak dituzte, baita 20 lagunentzako jangela pribatua ere.

Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, Mari Angeles Garmendiak darama hamar laguneko lantaldearen ardura.

Sukaldaritza tradizionala lantzen dute, beti ere sasoiko produktuak erabiliz. Horrela ematen dituzte astelehenetik ostiralera eguneko menuak eta asteburuetan ospakizunak, familiako eta lagunarteko bazkariak. Jatetxea eguerdiro zabalik dago, gauez, berriz, ostiraletan eta larunbatetan bakarrik. Orain Gabonetako oporrak dituzte urtarrilaren 7ra arte.

Goxoak dira Mujikako sukaldetik ateratzen diren plater guztiak, baina, nabarmentzen hasita: abakando entsalada, onddoz beteriko krepak, txekor masailak ardo beltzarekin, bisigu errea… eta etxean egindako postre aukera zabala aurkituko du gozozalea denak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>