«Nahi dudana egiteko ahalmena eta erronka berriak aurkitu ditut Mutiloan»

Inaki_Telleria

Mutiloako Ostatuko sukaldaria da Iñaki Telleria (Gasteiz, 1993). Profesionalki hazten jarraitzeko asmoarekin Oiangutik Mutiloarako pausoa eman du, eta bertan, «nahi dudana egiteko ahalmena eta erronka berriak» aurkitu ditu.

Nolatan sukaldari?
Bizipenek, familiak, lagunek eta ikasketek bideratu dute nire izaera eta sukaldaria izatea.

Zuretzat zer da sukaldaritza?
Bizitzeko era bat eta kultura bultzatzeko lanbide bat.

Ze zaletasun dituzu?
Saskibaloia, ikasketak eta kultura orokorrean.

Sukaldari bat.
Albert Adriá eta nire lagun sukaldari denak.

Janari bat.
Garain garaikoa. Orain, ilarren amaiera, onddoen hasiera, xixak, zainzuriak, hegaluzea…

Edari bat.
Euskal Herriko IPA garagardoa lagun artean poteatzeko, ardo beltza bazkaltzeko,eta patxarana bazkalondorako.

Pelikula bat.
Guy Ritchieren Snatch.

Liburu bat.
Harold Mcgee-ren On food and cooking.

Musika talde edo abeslari bat.
Berri Txarrak eta Andres Calamaro.

Abesti bat.
Berri Txarraken FAQ eta Calamaroren  Rehenes.

Oporretarako leku bat.
Ez daukat leku finkorik, mugitzea gustatzen zait.

Amets bat.
Bizipoza mantentzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Yako, nire txakurra.

Goierriko txoko bat.
Oiangu, dudarik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>