Sagardoa plazarik plaza

Sagardoa__Euskal_Herriko_T

Sagardoaren kultura sustraitu eta gozatzeko ekitaldiak izango dira Beasainen eta Ordizian.

Irail bukaera-urri hasiera da sagardo egiteko garaia, handik hiru-lau hilabetera, negu bete-betean, ziritik lehen tragoak jotzeko. Denboraldia bukatzearekin batera botilaratzea dator, eta gero, uda partean,  dastaketak izaten dira plazetan nonahi eta noiznahi.

Aurtengo irailean, Ordizian eta Beasainen izango dira hitzorduak. Lehenean badira urte batzuk Sagardo Eguna antolatzen dutela Euskal Jaien barrenean, eta azken bietan, gainera, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoetako bat hartu duen herria izan da. Laugarren edizioko kanporaketa batek ondoko herrira egin du jauzi aurten, eta Beasainen jokatuko da, irailaren 8an.

Sagardogile elkartearen helburuetako bat sagardoaren kultura zabaltzea da, eta hortik dator, herriak txandakatzen aritzea. Horrez gain, Txerriboda eta Sagardo Festa egingo dituzte irailean bi herrietan.

Dastatu eta iritzia eman

Hartu lekua, dastatu sagardoa, gozatu otordua eta eman iritzia. Horiexek dira herritarrak txapelketara biltzeko elkarteak darabiltzan mezuak. Bazkaltiarrek 10 etxetako sagardoak dastatuko dituzte otorduaz gozatzen duten bitartean. Beasaingoaren ondotik beste hiru finalaurreko izango dira –Goizuetan (irailak 15), Oñatin (irailak 21) eta Urnietan (irailak 22)–, eta finala Usurbilen izango da, irailaren 29an.

Orain bost hamarkada garaiko elkarteak antolatu izan zituen txapelketa herrikoien ohitura berreskuratu nahi du elkarteak txapelketa honen bidez.

Ekitaldiak

Irailak 8

  • Beasain: Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia. Finalaurrekoa Gernika pasealekuko frontoian. Bazkaria (14:00).
  • Ordizia: Sagardo Eguna. Sagardo eta Ordiziako pintxoen dastaketa, Zuhaiztian (19:00-21:00).

Irailaren 5etik 9ra

  • Ordizia: Txerriboda eta Sagardo festa. Garagartza plazan.

Irailaren 14tik 16ra

  • Beasain: Txerriboda eta Sagardo festa. Plazapean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>