Txipiroi marmitakoa

marmitako de txipiron

Osagaiak

(4 lagunentzat)

  • Txipiroi 1 (kilo batekoa)
  • 1,5kg patata
  • 10 muskuilu
  • 4 tipula
  • 2 piper berde
  • Piper txorizeroaren haragia

Prestaketa

Lehenik tipulak eta piper berdeak fin-fin moztu eta eltze batean olioarekin gorritzen jarri. Txipiroia zati ederretan ebaki,  eta gorritzen hasi den tipula eta piperrari gehitu.

Ondoren patatak ere puska ederretan zatitu eta eltzera gehitu. Urarekin estali, irakinarazi eta egosten utzi.

Muskuiluak

Muskuiluak lurrunetan ireki eta irabiagailuarekin xehatu.

Patatek ordu erdia egosten daramatenean xehatutako muskuiluak eta piper txorizeroaren haragia gehitu. Beste ordu laurden bat egon behar da egosten.

Pixka bat pausatzen utzi eta jateko prest legoke.

Lehengaiaren garrantzia

Duela 29 urte ireki zuten Joxi Urkiolak eta Mari Carmen Katarainek Urkiola jatetxea Beasaingo Kale Nagusiko etxarte batean. Harrezkero, garaiko produktuan oinarritutako sukaldaritza ari dira egiten. Azken aldian, Iñigo Urkiola semeak hartu du jatetxearen martxa.

Sasoiko produktuak eskuratzeko inguruko baserritarrengana eta konfiantzazko profesionalengana jotzen dute Urkiola jatetxekoek, kalitatezko lehengaiak lortzeko; barazkiak, arrainak, zein haragiak.

Bi jangela dituzte, nagusia 50 lagunentzako lekuarekin, eta bereizitakoa 12 lagunentzat.

Astelehenetik ostiralera karta zerbitzua bakarrik eskaintzen dute Urkiolan, enpresetako bazkariekin lan egiten baitute. Ostiral arratsaldeetan eta larunbat eguerdi zein gauetan, aldiz, asteburuko menua ere izaten dute aukeran.

Igandea da atseden eguna Urkiolan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>