Huntza: ‘Lasai, lasai’

Lehen diskoarekin sekulako arrakasta izan zuen Huntza taldeak, eta hilabeteak pasa dituzte munduan zehar bidaiatu eta pentsatuko ez zuten lekuetan ere kontzertuak ematen. Orain bigarren diskoa besapean duela dator taldea; Xilema izango du izena eta Lasai, lasai hau dute aurrerapen kantua. Zubietako hipodromoan grabatu zuten bideoklipa, urriaren 12an, eta sare sozialetan egindako deiari esker, zale askok parte hartu zuten grabaketan. AZ Visual Mediak ekoiztetxeak egin du, Mikel Alberdiren zuzendaritzapean.

Beste hiru lagunekin batera, Inhar eta Aitzol Eskisabel anaiek osatzen dute Huntza taldea, eta berriki, GoiBerri aldizkarian azaldu dituzte azken biraren eta disko berriaren ingurukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>