«Askotan ez dugu etorkinekin lan egiteko baliabide nahikorik»

Ana-Oiarbide

Euskara irakaslea da Ana Oiarbide ordiziarra Oianguren institutuan eta hezkuntzan euskarak izandako eboluzioaz mintzatu da. 1984az geroztik da irakaslea. «Garai hartan, A eredua zen nagusi eta D eredua orduantxe hasi zen martxan, baina urte batzuren bueltan A eredua desagertu egin zen», gogoratu du.

Euskararen erabilerari dagokionez, Oianguren institutuan asko antzeman zuten beste une bat derrigorrezko hezkuntza 12 urtetatik 16 urtera zabaldu zenean izan zen. «Zaldibia, Legorreta eta Itsasondoko ikasleak institutura lehenago etortzea ekarri zuen horrek», azaldu du ordiziar irakasleak. Eragin nabarmena izan zuen ikasleen euskararen erabileran, «euskararen presentzia handitu» baitzen.

Azken urteotan, beste aldaketa garrantzitsu bat eman da ikasgeletan. Gizartearen errealitatea asko aldatu da migrazioaren eraginez. Etorkinek hutsetik hasi behar izaten dute euskara ikasten. «Tamalez, askotan ez daukagu baliabide nahikorik ikasle horiekin behar bezala lan egiteko».

Euskaraldia «ekimen oso interesgarria» dela iruditzen zaio, horren bidez «ditugun ohiturak aldatu daitezkeela» uste baitu Oiarbidek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>