Liburuetan emana

Ormaiztegiko_Eskola_Zaharr

Goierrin, goierritarrek edo Goierriri buruz 45 liburu argitaratu dituzte aurten. Ikerketa historikoak, biografiak eta saiakerak dira %47. Literatura sormenaren erdia bakarrik egin dute euskaraz goierritarrek: 12 liburu. Diskogintza, oparo.

Abenduko liburu eta disko azoken sukarraren garaian, Goierriko liburugintzari eta diskogintzari tenperatura hartzeko unea iritsi da. 2018ko ekoizpenak­ ez du aurreko urteetatik gora-behera handirik izan, ez kopuru aldetik, ez lanen genero edo izaerari dagokionez.

Goierrin, egile goierritarrek edo eskualdeko gaiei buruz, guztira 45 liburu argitaratu dituzte, aurten (ikus 9. orrialdeko zerrenda). Ohikoa den bezala, azterketa historikoak dira ia erdia (%47): 21 liburu. Oroimen historikoa (Beasainen eta Urretxun), etnografia lanen berrargitalpenak (Ezkion, Idiazabalen), biografiak (Elixabete Garmendiak Carlos Garaikoetxeaz, Jaione Albisuk Mikel Laboaz, Seguran jaiotako Luis Sanchez Granjel, Juan Inazio Iztueta…) edo herrikako gaiek hartu dute 2018ko Goierriko biblioteka berriaren zati handiena.

Tartean daude eskualdeko bi ikastolaren 50na urteko ibiliaren berri ematen duten bi liburu, Ordiziako Jakintzak eta Urretxu-Zumarragako Ikastolak argitaratuak.

Literatura sorkuntzari dagokionez, 23 titulu eman ditu urteak: euskaraz 12, gaztelaniaz 11. Idurre Eskisabelen estreinako poesia liburua aipa liteke, edo Irene Aldsoro idiazabaldarrak euskaratutakoa. Idazle usuagoenak dira beste guztiak.

22 disko

Musikaren arloan urte emankorra eta aipagarria izan da 2018a. Denera, 22 disko argitaratu dira. Goierriko bertako taldeenak, edo goierritarrak kide diren kanpoko taldeenak sartu dira zerrendan.

Goierriko liburu eta disko ekoizpena 2018an

LIBURUAK

  • Ataun
    • Andres Zurutuza, Jose Alberto (koord). ‘Juan Arin Dorronsororen etnografia lanen bilduma’. Arantzadi zientzia elkartea.
    • Barandiaran Fundazioa. ‘Euskal kultura eta kulturgintza’. Eusko Folklore Urtekaria, 51.zkia.
    • Barandiaran Fundazioa. ‘Euskal identitateak’. Eusko Folklore, 52.
  • Beasain
    • Aiestaran, Mikel. ‘Las cenizas del califato’. Aktualitatea. Peninsula.
    • Eskisabel Larrañaga, Idurre. ‘Goseak janak’. Susa. Poesia.
    • Garcia Garmendia, Martin. ‘Goierriko arkitektoak XVII. eta XVIII. mendeetan’. Lemniskata, 2. zkia.
    • Garcia Garmendia, Martin. ‘Beasain 1920-1970,garai bateko mendi oharrak’. Beasaingo Paperak, 26. zkia.
    • Goienetxea, Ekaitz. ‘Zaldi mamarroa’. Igartza Literatura Beka. Elkar, CAF, Beasaingo Udala.
    • Kortazar Billelabeitia, Jon. ‘Beasain 1900-1945’. Oroimen historikoa. Lau liburuki. Aranzadi.
    • Mendiguren Elizegi, Xabier. ‘Zu entzuteko gaude’. Eleberria.Elkar.
    • Mendiguren Elizegi, Xabier;?Agirre, Alaine. ‘Munstro txikiak: sorgintxoren adiskide debekatuak’. Haur literatura. Elkar.
    • Mintegi, Migel Angel. ‘Haritz zahar baten heriotza’. Ipuin luzea, haur literatura. Alai.
  • Ezkio
    • Udala-Yartu. ‘Ezkio Eusko Folkloren’. Ezkiori buruzko artikulu bilduma.Berrargitalpenak.
  • Idiazabal
    • Aldasoro Katarain, Irene. ‘Esnearen kolorea’. Alberdania.Eleberria, itzulpena.
    • Udala. ‘Altzaniako zortzi trikuharriren esplorazioa’, 1921eko lanaren berrargitalpena. Barandiaran, Aranzadi, Eguren.
  • Lazkao
    • Albisu Barandiaran, Josune. ‘Non dago Mikel Laboa?’.Biografia.
    • Aizpurua, Eneko. ‘(Euskal) haluzinazio bat’. Narratiba. Booktegi plataforma digitala.
    • Gerriko-Ikastola. ‘Lazkao Txikikeriak’. Ipuin ilustratua. Ikasleak, Ainara Azpiazu ilustratzailea.
    • Guenaga, Galder; Hernando, Goizalde. ‘Turismo industriala Goierrin eta Euskadin’. 16.Gerriko Ikerlan Beka, 23.zkia. Gerriko, Maizpide, Lazkaoko Udala.
    • Soroa, Goretti; Aritzeta, Aitor. ‘Sentituz izan sortzaile’. 17.Gerriko Ikerlan Beka, 24. zkia. Gerriko, Maizpide, Lazkaoko Udala.
  • Legazpi
    • Arana Luzuriaga, Aitor. ‘Banpiroen hiria’. Haur literat. Ibaizabal.
    • Azpiazu, Jose Antonio. ‘Juegos y apuestas en la historia de Euskal Herria’. Txertoa.
    • Imaz Martinez, Iñigo. ‘Familia, sociedad y poder’. Burdinola.Txinpartak 38, berezia.
    • Odriozola Zia, Ane. ‘Los secretos de Gibola’. Circulo Rojo. Eleberria.
    • Olea Irureta, Beñat. ‘Ajuar funerario’. Komikia. Paginas de Espuma (Bartzelona).
    • Romero, Mari. ‘El pintor de sonrisas’. Tandaia.Nobela.
  • Legorreta
    • Ezkiaga Lasa, Patxi. ‘Blues bat bizitzari’. Balea Zuria. Antologia poetikoa.
  • Ordizia
    • Gomez, Ricardo. ‘El fin justifica los miedos’.
    • Gurrutxaga, Iñaki; Maiz, Aimar; Ordoñez, Jon. ‘Itzaletik argira 50 urte dira’. Jakintza ikastolaren 50. urteurrenean. Jakintza.
      De Juan, Luis Mari. ‘Osiris, viaje a la eternidad’.
  • Ormaiztegi
    • Garmendia Lasa, Elixabete. ‘Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari’. Biograf. Berria, Elkar, Jakin.
  • Segura
    • Urkia Etxabe, Jose Mari. ‘Vida y obra de Luis Sanchez Granjel’. Salamanca Unibertsitatea. Biografia.
  • Urretxu / Zumarraga
    • Aranburu, Amaia; Izagirre, Maider. ‘Sustraietatik haziz, hezi’. Urretxu-Zumarragako Ikastolaren 50. urteurrenean. Ikastola.
    • Areizaga, Alex; Agirre, Idoia; Berasategi, Haritz; Ormazabal, Aritz. ‘Memorian atzera’. 1936ko gerrari buruz. Urretxuko eta Zumarragako udalak.
    • Artzelus, Jon Ander; Cano, David; Iraola, Nerea; Prieto, Borja (Gure Iragana). ‘Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua’.
    • Ormazabal, Maitane. ‘No eres malo, eres… tú tienes la respuesta’. Eleberria.
  • Zaldibia
    • Zubeldia, Koldo. ‘Harriaren tasunak’. Poesia.
    • Urbeltz, Juan Antonio. ‘Juan Ignacio de Iztueta y yo’. Txertoa.
  • Zumarraga
    • Mendizabal, Antxiñe. ‘Emakume burugabea’.
    • Vierbucher, Maitane (May Boeken). ‘Todas las malditas decisiones I’. Nobela.
    • Vierbucher, Maitane (May Boeken). ‘Todas las malditas decisiones II’. Nobela.
    • Cadierno, Jon. ‘Desierto florido’.
    • Antxiñako Ama. Txistulari taldearen 50. urteko liburua eta DVDa.
    • Gisasola Zaldua, Ana. ‘El despertar de la consciencia’. Circulo Rojo.
    • Lasa, Izaro. ‘Bizi sortzailea’ bilduma: ‘La vida nos llama’; ‘Puro amor’; ‘El sentir del equilibrio’.

DISKOAK

  • Ataun
    • Maddi Noguera. ‘Ying yang’.
    • Huntza. ‘Xilema’.
  • Beasain
    • Azken Sustraiak. ‘Azal berri bat’.
    • Hell Beer Boys. ‘Cuando ya no quede nadie’.
    • Pho-Bo. ‘Pho-Bo’ maketa.
    • Gabiria/Urretxu/Zumarraga
    • Txost. ‘Erreferak esperantza’.
    • Isuo eta Kezman. ‘Bihar akaso’.
  • Goierri
    • Askoren artean. ‘Haziak II’. Euskal Herriko Trikiti Elkartea.
  • Lazkao
    • Nogen. ‘Dil til doden’.
    • The BigBadMan. ‘5 songs’.
    • Jokin Lasa. ‘Hamaika gezur’.
  • Legazpi
    • John Dealer and the Coconuts. ‘We will meet together in hell’.
    • Gari. ‘Beste denbora batean’.
    • The Nekrobabies. ‘The process of seldestruction’.
  • Ordizia
    • Xabi Crehuet. ‘Izaki primitiboak’.
    • Twin Melody. ‘Twin Melody’.
  • Urretxu-Zumarraga
    • Flavio Banterla. ‘Mystic pop’.
    • The Northagirres. ‘Corte fino’.
    • Gorka Hermosa; Jon Maia; J.Prieto ‘Pitti’. ‘Hezurbeltzak’.
    • Ertzak. ‘Gaur’.
    • Gorka Hermosa. ‘Ele. Lauaxeta-Lorca’.
  • Zaldibia
    • Pello Ramirez. ‘Aralar, mundua leku den lurra’. Soinu banda.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

  • Goierri
    • Landarlan-On Produkzioak. ‘Aralar, mundua leku den lurra’.
  • Gabiria
    • Joseba Iztueta-Gattiken. ‘Denbora izeneko leku bat’. Dokumentala.
  • Lazkao
    • Imanol G. Gurrutxaga. ‘Ezusteko talka’. Film laburra.
  • Urretxu
    • Gattiken. ‘Marierrauskin’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>