Goranzko bidean

Imprimir

Goierriko euskarazko komunikabideen webguneek, azken urteetako goranzko joerari eusteaz gain, igoera nabarmena izan dute 2018an. Hala, Hitza, GoiBerri eta Otamotz-en webguneen artean, 1.200.000 bisita baino gehiago izan dituzte 2018an, orain arteko daturik onenak lortuta.

Goierriko Hitza-ren webguneari dagokionean, aurten guztira 948.802 bisita jaso ditu, iaz baino 144.000 gehiago. Datu horiek hilabetez hilabete neurtuta, maiatza eta urria izan dira aktibitaterik handienekoak, biak ere, 110.000 bisitako langa gaindituta. Urte osoan gehien irakurritako albistea, berriz, Ibane Imaz beasaindarrak transexualitatearen inguruan aldizkari honetan eskainitako elkarrizketa izan da.

Otamotz-en webguneari dagokionean 267.806 bisita izan ditu guztira 2018. urtean, aurrekoan baino 45.000 gehiago. Goranzko joera horretan otsaila izan da gehien nabarmendutako hila, 46.200 bisitarekin. Gehien irakurritako albistea, Urretxuko karrozei egindako erasoaren ingurukoa izan da.

Azken urteetan webguneetara sartzeko bide nagusia bihurtu dira sare sozialak. Facebooketik eta Twitterretik sartzen dira gehienak, nahiz eta lehenak duen indarrik handiena.?Hitza-k 6.235 jarraitzaile ditu Facebooken, eta 2.815 Twitterren. Otamotzen kasuan, 1.140 lagunek jarraitzen dute haren Facebookeko perfila.

Webgune berria

2018. urteak emandakoez harago, aurrera begira ere jarri dira Goierriko?Hedabideak, eta berrikuntzekin hasiko dute urtea. Izan ere, Goierriko?Hitza-k webgune berria argitaratuko du datorren astean. Itxura goitik behera berritzeaz gain, atal berriak ere izango ditu.

Datuak

948.802 bisita goierri.hitza.eus webguneak 2018. urtean zehar izan duen bisita kopuru osoa da.

267.806 bisita otamotz.eus webguneak 2018. urtean zehar izan duen bisita kopuru osoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>