«Gabirian, beste herri guztietan bezala, badago zer egin berdintasunaren mailan»

Maddi_Aztiria__Gabiriako_A

Erizaintza ikasten ari da Gasteizen Maddi Aztiria (Gabiria, 1999) eta praktikekin hastekoa da laster. Gasteizen igarotzen du astea eta asteburuetan etxera «gustura» etortzen da . Gabiriara itzultzen denean, familiarekin eta lagunekin egoteaz gain, izaten du beste zeregin bat ere, batez ere azken asteotan. Izan ere, Maddi Aztiria herriko Agirin berdintasun taldeko kidea da eta Martxoaren 8ari begira lanean ari dira. Iaz sortu zuten Agirin taldean adin askotako emakumeak biltzen dira. Helburu garbia dute:?«Gabirian, beste herri guztietan bezala, badago zer egin berdintasunaren alorrean». Bide horretan, emakumeentzako hitano ikastaroa antolatu dute datozen hilabetetarako.

Zein plan duzu Martxoaren 8rako?
Greba egitea eta Goierrin eta Gabirian antolatutako ekintzetan parte hartzea. Agirin taldekoekin afaria ere egingo dut.

Gabirian zer dago prestatuta?
Gauerako antzerki emanaldia.

Zaletasun bat?
Irakurtzea.

Liburu bat.
Doctor sueño.

Pelikula bat.
Bohemian Rhapsody.

Musika talde edo musikari  bat.
Joaquin Sabina.

Abesti bat.
Extremoduroren Susurros acompasados.

Janari eta edari bana.
Patata tortila eta sagardoa.

Oporretarako leku bat.
Andaluzia.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Lagun baten eskutitza.

Amets bat.
Hemendik gutxira emakumeen aldeko borrokarik behar ez izatea.

Goierriko txoko bat.
Aztiria.

Herriko alkate bazina?
Herritar guztien nahiak hartuko nituzke kontuan.

Gabirian biziko ez bazina…
Inguruko herri txiki batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>