«Hemen erabakitako gizarte parekide eta justuago bat amesten dut»

Arteaga-Txemi-2

Beasaindarra da Txemi Arteaga (Donostia, 1970), bizitza erdia Ordizian pasa du eta Gaintzan bizi da. «Primeran gainera. Beti maite izan dut mendian zintzarriak entzutea, eta hori etxe aurrean daukat». Ordizia duten Nahikari gozoki dendan «lau hankan dabiltzanetatik makuluarekin datozen arteko bezeroak» dituzte. Duela 32 urte denda ireki zutenetik litxarreriak ere aldatu dira. «Alergiak kontutan hartzen dituzten produktuak, azukre gabeak, beganoak… geroz eta nabariagoak dira produktu berriak».

Egun guztia dendan pasatuta, izaten al duzu gozokiak jateko gogorik?
Saltzen dena probatu egin behar da! [barrez].

Ze zaletasun dituzu?
Korrika egitea, mendia…

Janari bat.
Babarrunak, odolkiarekin eta txorizoarekin.

Edari bat.
Garagardoa.

Pelikula bat.
El jardin de la alegria.

Liburu bat.
Lucio Urtubiaren La revolucion por el tejado.

Musika talde bat.
Barricada.

Abesti bat.
Sarri Sarri.

Oporretarako leku bat.
Korsika.

Amets bat.
Hemen erabakitako gizarte parekide eta justuago bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi izan dira: Alaitz eta Saroi.

Goierriko txoko bat.
Txindokiko punta.

Gaintzan biziko ez bazina…
Beste toki lasai batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>