«Lanbidean, zaletasuna egokitu zait parean. Izan litekeen konbinaziorik onena»

Aramendi-Fermin-1

Azken 32 urteetan ETBko txirrindularitza proben kontakizunak egiten ari da Fermin Aramendi (Ataun, 1960) kazetaria. «Lanbidean, zaletasuna egokitu zait parean. Izan litekeen konbinaziorik onena».

Gainean dugu Itzulia. Nolakoa dator? Ibilbidea, faboritoak…
Etapa denetan izango da ikusmina, baina bereziki azkenekoan, Azurki, Karakate eta Asentzio kateatuko dituzte. Faboritoak, Izagirretarrak, Quintana, A. Yates, Kwiatkowski, Thomas, Alaphilippe, Enric Mas… dira.

Aurten Ataundik pasako da. Berezia izango al da zuretzat?
Berezia Itzuliarentzat izango da, Euskal Herriko herririk luzeenetakoa puntarik punta igarotzea beti da berezia [barrez].

Txirrindulari lasterketa bat?
Egun batekoa Milano-San Remo. eta itzulietan Giroa.

Txirrindulari bat?
Tom Dumoulin.

Ze zaletasun dituzu?
Bizikleta, mendia, lagun arteko otorduak eta karta jokoa.

Janari bat.
Sagardotegiko menua (sagardorik gabe).

Edari bat.
Kafea.

Pelikula bat.
Clint Eastwood tartean bada, balio dit.

Liburu bat.
Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa.

Musika talde edo abeslari bat.
ZAZ, bolada honetan.

Abesti bat.
Xabier Leteren San Martin azken larrosa.

Oporretarako leku bat.
Tirol aldea.

Amets bat…
Euskal selekzioak lehiaketa ofizialetan ezagutzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Santi Iruretagoiena zenak margotutako hiru koadro.

Goierriko txoko bat.
Agautz ingurua.

Ataunen biziko ez bazina…
Nafarroako herriren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>