«Izalbira amaitzean partaide guztiak elkarrekin kontutan ikustea gustuko dut»

Jone_Olaskoaga__Kate_Motze

Badira 35 urte baino gehiago Jone Olaskoaga (Getaria, 1947) Idiazabalera bizitzera etorri zela, senarraren herrira. Garbiketaren alorrean urteetan lan egin eta gero, jubilatuta bizi da gaur egun, «ondo eta lasai», baina aspertzeko denborarik gabe. Amona bihurtu dute duela gutxi eta bilobatxoari eskaintzen dion denbora, herriko beste bi elkarteri boluntario gisa egindako lanarekin eskaintzen dienarekin partekatzen du. Caritas elkarteko kidea da Jone Olaskoaga, baita Izalbira ekimeneko boluntarioa ere: «Herriko jende adindua etxetik atera eta lagun artean herrian zehar paseo bat eman dezaten laguntza eskaintzen dugu; 30-35 lagun elkartzen gara astean behin». Amaieran salda hartzeko tartea hartzen dute, eta «han guztiak kontutan ikustea» asko gustatzen zaio.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Paseoak ematea eta egun pasa irtetea.

Pelikula bat.
Azkena ikusi dudana, Soinujolearen semea; tristea da.

Liburu bat.
Azkena irakurri dudana, Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak. Eta egunero,euskal  prentsa.

Abeslari bat.
Imanol Lartzabal.

Abesti bat.
Salbadorren heriotzean.

Janari eta edari bana.
Kokotxak eta txakolina.

Oporretarako leku bat.
Kostaldea, baina eguraldi epelekoa.

Jaso duzuen opari onena?
Bilobatxoa.

Zerk eragiten dizu irribarrea?
Jendea gustura ikusteak.

Idiazabalgo alkate bazina?
Herriko jendeak herriaren alde lan egitea bultzatuko nuke.

Goierriko txoko bat.
Olaberria.

Idiazabalen biziko ez bazina…
Getarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>