Webgunea berritu eta osatu du Zerainek

327-g018_f01Zeraingo Udalak berritu ona eman dio udal webguneari, eta dagoeneko erabilgarri dago: zerain.eus. Herritarren partehartzea bultzatzea eta udalarekiko tramiteak erraztea izan dira helburu nagusiak. Izan ere, hainbat tramite online egin ahal izango dituzte herritarrek, udal bulegoetara joan beharrik izan gabe. Errolda agiriak, obra baimenak edo udal baliabideak egiteko eskaerak dira horren adibide.

Udalaren berriez gain, herriko albisteak eta agenda ere eskainiko ditu. Bertako elkarte, zerbitzu nahiz enpresen inguruko informazioa ere emango du webguneak. Partehartze atala eta udal gardentasunaren ingurukoa ere jarri dituzte.

Bertako nahiz kanpokoentzat

Herritarrentzat nahiz kanpotik datozen bisitarientzat informazio osoa eskaintzeko prestatuta dago ataria. Zeraingo zerbitzu turistikoen mapa bat osatu dute, ostatu, jatetxe eta bisitatzeko moduko lekuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>