«Orain paleta larruz edo gomaz ibil naiteke maila txukun batean»

Xabi-Berasategi-1

Pala motza izan da Xabier Berasategiri (Olaberria, 1980) gehien gustatu izan zaion pilota modalitatea. Bihotzeko arazo bat medio lehiatzetik utzi zuen, eta orain paleta larruz edo gomaz ibil daiteke «maila txukun batean». Aurten, Iker Arrieta min hartuta dagoenez, herriarteko pala txapelketa jokatuko du, aspaldiko partez. «Partidaz partida lehiatuta konfiantza hartuz joango gara. Olaberrik erakutsia du zertarako gai den, eta poz handia hartuko nuke finalera sailkatuko baginateke».

Zer dela eta du palak Olaberrian horrelako zaletasuna?
Txapelketa herrikoi bat antolatzen hasi ziren, eta ordutik palak behar duen bultzada ematen saiatu gara.

Pala jokalari bat.
Emiliano Skufca, Bartzelonan bizi den pilotari argentinarra.

Ze zaletasun dituzu?
Kirola, mendi bueltak, padela… lehiatzea gustatu izan zait beti.

Janari bat.
Zaila bakarra aukeratzea. Arroza esango nuke.

Edari bat.
Ura, horretan ez dut dudarik.

Pelikula bat.
Cadena perpetua. Gauza asko sentiarazi zizkidan.

Musika talde edo abeslari bat.
Rage Against the Machine eta Chris Cornell. Musika elektronikoa ere asko gustatzen zait.

Abesti bat.
La Polla Records-en Johnny.

Oporretarako leku bat.
Andorra edo lasaitasuna eskaintzen didan edozein leku.

Amets bat.
Arlo guztietan gizartearen benetako parekotasuna lortzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Medikuak eman zidan kateterra eta barnean neraman marka-pasoa. Orain berri bat dut.

Goierriko txoko bat.
Urbaundiko gaina.

Herriko alkate bazina…
Olaberriko pilotalekuan harmaila polit bat egokitzeko aukerari gogor ekingo nioke.

Olaberrian biziko ez bazina…
Lazkaon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>