Zerua erori zenekoa

Temporary Printing WindowTeilatuak zulatu, kotxeak maspildu, kristalak txikitu, laboreak galdu… Eta goierritarrak izutu. 29 urte dira 1990eko maiatzaren 19ko harriteak Goierrin erasan zuela. Minutu gutxiko gertaerak luzarorako oroitzapena utzi zuen.

Larunbata zen, eta arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen. Gutxitan ikusi den bezalako txingor erauntsiak kolpatu zuen Goierri. Mendebaletik ekialdera, Zumarragatik Legorretaraino izugarrizko hondamendia eragin zuen harriteak. 8 zentrimetrorainoko diametrodun eta 200 gramorainoko izotz aleak bota zituen, teniseko piloten neurriko harri kozkorrak, garai hartako kroniken arabera.

Instant batean, zerua mila pusketan hautsi, eta goierritarren buru gainera erori zen. Zauri larririk inork ez zuen izan, baina burukoak eta kolpeak askok hartu zituzten. Errepideetan ere istripu arinak gertatu ziren, izotza pilatzeagatik. Kalte materialak, ezin konta ahala. Teilatuak txikituta gelditu ziren, batez ere Ordizia-Arama-Itsasondo-Legorreta aldean hamarretik bederatzi.

Autoen txapak mailatu zituen, ibilgailuen eta erakusleihoen kristalak hautsi, parean harrapatu zuen oro txikitu. Pabiloien txapazko teilatuak zulatu zituen. Etxeetan, plastikoak eta olanak banatu zituzten, itoginak estaltzeko. Euri arriskua beldur bihurtu zen berehala.

Beasainen eta Zumarragan urek gainezka egin zuten. N-1 erabat geldiarazi zuen ekaitzak. Lehen sektorean ere kalte handiak eragin zituen: fruta-arbolak galdu, zuhaiztiak eta basoak txikitu, laboreak desegin, abereak akabatu…

Goierriko alkateek eskualdea hondamendi eremu izendatzeko eskatu zuten. Baina ez zioten izendatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>