«Txistu eskolara joaten naiz oraindik, txistuarekin beti dagoelako zer ikasi»

Paulo_Ormazabal__arotza_et

Kandido aitarekin lanbidea ikasi eta gero, hark martxan jarritako aroztegiarekin jarraitzen du Paulo Ormazabal Etxeberriak (Legazpi, 1963), Mantxola auzoko Ajuez inguruan duen tailerrean. Era guztietako arotz lanak egiten ditu eta gustuko du lanbidea.  Txistularia delako ere ezaguna da Paulo Legazpin. Txistua jotzen 8 urterekin  hasi zen, eta herriko Goiz Deia taldeko kidea izan da urtetan; orain Donostia aldean dabil, bi taldetan: Mugarik Gabeko Ttunttuneroak eta Txistua Astintzen. Konpromiso ugari izaten dituzte. Ikasten ere jarraitzen du; Aitor Arozenak ematen dituen eskoletara joaten da, «txistuarekin beti dagoelako zer ikasi» Zaldiak ere gustuko ditu. Maiz joaten da Ormazarreta zalditegira zaldian ibiltzera, eta azken urteetan parte hartu du zalditegikoekin herriko Santikutz jaietan egindako erakustaldietan, baita Errege zamalkadan edo inguruko danborradetan ere.

Zaletasun bat?
Sukaldaritza; lehiaketatan ere parte hartutakoa naiz.

Zein da zure plater kuttuna?
Ardia saltsan oso ondo ateratzen zait, baita basurdea ere.

Edari bat.
Ardoa.

Pelikula bat.
Bakeroenak gustatzen zaizkit.

Liburu bat.
Ez dut libururik irakurtzeko ohiturarik. Egunkariak irakurtzen ditut, tarteka.

Abeslari bat.
Mikel Laboa.

Abesti bat.
Laboaren Txoriak txori.

Oporretarako leku bat.
Lanzarote.

Goierriko txoko bat.
Telleriarte.

Herriko alkate bazina…
Gezur gutxi esan, eta agindutakoa bete egingo nuke.

Legazpin biziko ez bazina…
Hemen baino hobeto inon ere ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>