«Gimnasia erritmikoa oso kirol ona da arduratsua izaten ikasteko»

Ainhoa_Romero

Ainhoa Romerok (Urretxu, 1999) Euskadiko eta Gipuzkoako gimnastika erritmiko txapelketak irabazi ditu Tolosako taldearekin.

Noiz hasi zinen gimnastika erritmikoa egiten?
Umetan hasi nintzen, 8 urterekin, Urretxun. Balleta eta gimnastika erritmikoa egiten nituen eta 10 urterekin gimnastika uztea erabaki nuen. 12rekin berriro hasi nintzen, Azkoitiko Zubi-Berri taldearekin. 16 urterekin Tolosara joan nintzen ikastera eta bertako taldearekin hasi nintzen. Oso kirol polita da. Arduratsua izaten ikasteko, oso ona.

Ainhoa_RomeroZein dohain behar da gimnastika erritmikoa egiteko?
Gogoa eta denbora. Gainera, aparatuekin ona izan behar da eta elastikotasuna behar da. Tolosako taldean astean bitan entrenatzen dugu, eta txapelketaren bat badugu, asteburutan ere bai. Entrenamenduak bi ordukoak izaten dira.

Taldekideekin ondo koordinatzea ere oso garrantzitsua dela dirudi.
Hala da. Taldean bost lagun gara eta koordinazio handia behar da. Aurrekoari begiratu behar zaio, etengabe. Eta aldaketa bat egin aurretik, taldekideak prest daudela ziurtatu behar da. Prest daudela ziurtatu ondoren bakarrik bota behar dira pilota edo mazoak. Taldekideok denbora asko ematen dugu elkarrekin eta oso harreman ona dugu. Harreman txarra bagenu, hau guztia ez litzateke posible izango.

Sekulako emaitzak lortzen ari zarete.
Txapelketa askotan parte hartu dugu eta guztiak irabazi ditugu, bat ezik. Gasteizko Sakoneta taldeak irabazi zigun. Arerio gogorrenak Gasteizko Sakoneta eta Itsaslur taldeak dira.

Zer ari zara ikasten?
Erizaintza Laguntzaile ikasi nuen eta Diagnosi Irudia eta Medikuntza Nuklearra ikasten ari naiz. Ondoren, Erizaintza egin nahi dut.

Luzaroan jarraituko al duzu gimnastika erritmikoa egiten?
Seguru aski, beste urtebete bakarrik. Izan ere, esan bezala, unibertsitatera joan nahi dut. Donostiara joaten banaiz, Tolosako taldean jarraituko dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>