Ordiziatik Oriora 59.ez

Ordizia_orioOrdiziako Mendizaleak elkarteak antolatuta, Ordizia-Orio ibilaldia egingo dute bihar. Ordiziako Zuhaiztitik abiatuko dira 30 bat lagun larunbat goizaldean, 05:00etan, eta 33 kilometro egingo dituzte Gipuzkoako mendietan barrena.

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Ordizia-Orio ibilaldia egingo dute  asteburuan 59. urtez. Ordiziako Kaiku izeneko mendizale kuadrila bat hasi zen antolatzen eta duela urte mordoska bat, 1980. urteaz geroztik, Ordiziako Mendizaleak elkarteko lagunek hartu zieten erreleboa antolakuntzan.

Larunbatean, eguzkia ateratzen hastearekin batera abiatuko dira Ordiziako mendizaleak Oriorantz. Ibilbide polita dute aurretik. Ordiziako Zuhaiztitik 05:00etan aterako dira eta Santutxu, Bidania eta Aia igarota, Oriora iritsiko dira. «Eguerdi parterako iristea», espero du Juan Mari Garmendia Ordiziako Mendizaleetako kide eta ibilbidearen antolatzaileetako batek. «Orion pote batzuk hartu eta denok elkarrekin bazkalduko dugu».

Mendi buelta eder eta luzea izango da, eta kirola egiteaz gai,n beste hainbat gauzatarako ere balio izaten dute horrelako irteerek. «Aisialdi aukera paregabeaizateaz gain, gainontzeko partaideekin harremanak estutu eta sortzekoere balio dute».

Eta esan behar da oso ondo antolatuta daudela. Urteak ere badira irteera egiten hasi zirela,  eta esperientziak ikasteko ere balio izan die. Hori horrela hainbat geldialdi egingo dituzte, zerbait gosaldu eta mokadutxo bat jateko, oinez jarraitzeko indarrak berreskuratze aldera.

Lehenengo geldialdia Bidanian egingo dute, kafea edo bakoitzak nahi duena hartzeko. Zelatunera iristerakoan, «indarrekin daudenek Erniora igoko dira» eta handik Iturriozera jaitsiko dira. Hantxe egingo dute gosaria. Hurrengo geldialdia, «derrigorrezkoa», Aian.

Guztira, Gipuzkoako menditan barrena 33 kilometro egingo dituzte, mendi maratoiaren pare ia. Zailtasun maila handikoa ez bada ere, mendian oinez ibiltzen ohituta dauden haientzat izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>