Txipiroiak tintan

txipiroiak

Osagaiak (4 lagunentzat)

  • 20 txipiroi
  • 5 tipula
  • 2 piper berde
  • 4 baratxuri ale
  • 3 koilarakada irin
  • Ardo zuri basokada
  • Txipiroi tinta
  • Olioa
  • Gatza

Prestaketa

Lehenik txipiroiak garbitu, eta hankak bereizi behar dira.

Betegarria

Bi tipula xehe-xehe txikitu eta su txikian gorritu. Txipiroien hankak gehitu eta ondoren txipiroiak betetzeko gorde.

Saltsa

Hiru tipula, piper berdeak eta baratxuriak julianan ebaki eta zartagin batean gorritzen jarri. Kolorea hartzen duenean irina gehitu, pixka bat frijitzen utzi eta ardo zuria gehitu, baita txipiroien tinta ere. Ur pixka bat gehitu eta eginda dagoenean saltsa pasatu.

Bukatzeko

Txipiroi gordinak, aurretik prestatu dugun betegarriarekin bete. Saltsatan sartu, eta 20 bat minutuz sutan edukita, eginda leudeke.

Txipiroiei laguntzeko, argazkian  bezala, arroz pixka bat jarri daiteke.

Etxean prestatutako janaria etxera eramateko aukera

Zerbait «desberdina» egiteko asmoarekin ireki zuen Maite Garmendiak Maitte janari prestatuak duela 11 urte. Haren filosofia etxean prestatutako janaria jendeak bere etxera eramatea da. «Etxeko zaporeak eramatea, amonak prestatzen zituen bezalako dilistak jateko aukera izatea».

Maitteko sukaldea zabalik dago astelehenetik larunbatera, 07:30etik 20:30era, etenik gabe. Igandeetan itxi egiten dute. Astean zeharreko jai egunetan, berriz, 08:30etik 14:30era zabaltzen dute. Ordu tarte horretan, bertan jateko edo prestatutako janaria etxera eramateko aukera eskaintzen dute: lehen platerak, bigarrenak eta azkenburukoak, dena bertan eginda, inongo gehigarririk eta kimikorik gabe.

Norbanakoez gain, taldeentzat ere zerbitzua eskaintzen dute. Jaunartze, ospakizun, herriko festa… Elkartean, pilotalekuan, herriko plazan… Eskariaren arabera moldatzen dute otordua Maitten. Behar den jende kopuruarentzat janaria prestatu, eraman eta zerbitzatzerainoko lanak beraien esku hartzen dituzte.

Janari eskaintza ere zabala dute, eguneroko otordutik hasi eta ospakizunetako gutizietaraino. Etxean prestatzeak lan asko ematen duten jakiak dira bezeroek gehien estimatzen dituztenak: bakailaoa, haragi bolak, masailak, frijituak, piper beteak, itsaski krema…

Prestatutako janariaz gain, hainbat gutizi saltzen duten denda ere bada Maitte: kontserbak, olioa, ardoa…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>