«Egunero nire herriko egunkaria irakurtzen dut gosaltzen dudanean»

Pampi-2

Silvana Beaskoetxea (Santa Rosa, Argentina, 1972), ingeles irakaslea da, Lazkaoko ikastolako hizkuntza eskolako arduraduna eta bi seme-alaben ama. Hamabost urte dira Ataunen bizi dela eta dagoeneko Ataun bere herritzat badu ere, «herrimina beti sentitzen» du. «Bizitzako oroitzapen guztiak jaioterrian ditut, eta hori ez da inoiz ahazten».

Zer ekarriko zenuke Argentinatik Euskal Herrira?
Nire hango lagunak, egunerokoa konpartitzeko. Egunero nire herriko egunkaria irakurtzen dut gosaltzen dudanean. Internetak asko laguntzen du.

Ze zaletasun dituzu?
Gauean lasai nagoenean, edo goizean goiz, irakurtzea. Buztina lantzea eta margotzea ere oso gustuko ditut.

Janari bat.
Argentinako asado on bat lagunekin konpartituta.

Edari bat.
Errioxako ardoa edo udan Argentinan lagunekin edaten nuen Gancia limoiarekin.

Pelikula bat.
El jardinero fiel.

Liburu bat.
Eduardo Galeanoren El libro de los abrazos eta Patas Arriba.

Abeslari bat.
Argentinako Leon Gieco.

Abesti bat.
Leon Giecoren La memoria eta Laboaren Izarren hautsa.

Oporretarako leku bat.
Frantziako Pirinioak gustatzen zaizkit, hango herriak, mendiak, lakuak…

Amets bat.
Etxean ogia egiteko Argentinako buztinezko labe bat izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Seme-alabek niretzako egindako marrazkiak.

Goierriko txoko bat.
Gure etxea eta bere ingurua.

Ataunen biziko ez bazina…
Argentina bueltatuko nintzateke… Edo munduari bueltak emanez, batek daki!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>