«Festetako lau elementu daude kartelean, giro alaian murgilduta»

Rabina-Uxue-2

Gaintzan bizi da Uxue Rabina (Donostia, 1988) eta berak egin du azken urteetan herriko festetako kartela.  «Beti gustatu izan zait marraztea eta aurretik ere horrelako diseinuak egiten nituen».

Nolakoa da aurtengo kartela?
Gaintzako festetako lau elementu daude: mondejua, ardoa, trikitia eta panderoa. Kolore alaiekin egindako putzu batean daude, festatako giro alaian murgilduta.

Ze zaletasun dituzu?
Marraztea, musika, igeri egitea, irakurtzea, txakurrarekin mendian paseatzea…

Janari bat.
Palomitak.

Edari bat.
Garagardoa.

Pelikula bat.
Damien Chazelleren City of stars: la la land.

Liburu bat.
F. Scott Fitzgerald-en El gran Gatsby.

Musika talde bat.
Franz Ferdinand.

Abesti bat.
Van Morrisonen Brown eyed girl.

Oporretarako leku bat.
Napoli.

Amets bat.
Nire aitarekin txirrindularitza proba batean parte hartzea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
120 bat urte dituen eskuz egindako pianoa.

Goierriko txoko bat.
Gaintzako ermita.

Herriko alkate bazina…
Nahiago dut lan horiek beste bati uztea, Gaizkak ederki egiten du.

Gaintzan biziko ez bazina…
Seguraski Donostian egongo nintzake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>