«Hemen oso gustura bizi naiz, etxea bezalakorik ez dago»

Jesus_Mari_Martinez___Txik

Hemendik aurrera, oinetako konponketa zerbitzua izango da Urretxun. Jesus Mari Martinez Elgarresta Txiki-k (Urretxu, 1963) negozioa ireki berri du Madayan.  Gaztea zela, Urretxuko Udalak eskaini zion oinetakoak konpontzen ikasteko aukera. Zumarragako Bidezar kalean tailerra zuen Isaiasek erakutsi zion. Etxean hasi zen lanean, hala moduz. Handik, garai hartako Juan XXIII.a eskolako lokal batera joan zen, eta bezeroak ugaritzean, 1984an, Goikokalen ireki zuen tailerra. 11 urtera, zapata denda ireki zuen Labeaga kalean. Hiru urte lanbidea alboratuta izan eta gero, berriz ere heldu dio. 2021ean 40 urte egingo ditu ofizioan. Saskibaloian lehenago hasi zen, 12 urte zituela. Goierrin jokalari eta entrenatzaile urte asko egin eta gero, gaur epaile  lanak egiten ditu astebururo.

Saskibaloi talde bat.
Baskonia. Ahal dudanean joaten naiz partidak ikustera.

Baduzu afizio gehiagorik?
Kirola. Maratoiak egin ditut, mendia ere gustatzen zait…

Musika talde bat eta abesti bat.
La Oreja de Van Gogh eta Mocedades, eta talde horien edozein kantu.

Pelikula bat.
Ben Hur.

Liburu bat.
La catedral del mar.

Janari eta edari bana.
Paella eta kamilotxoa.

Oporretarako leku bat.
Kostaldea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari guztiak dira bereziak.

Goierriko txoko bat.
Elkarte bat, lagunekin egoteko.

Urretxuko alkate bazina…
Kirol azpiegitura gehiago egingo nituzke.

Urretxun  biziko ez bazina…
Hemen oso gustura bizi naiz, etxea bezalakorik ez dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>