Eta orain oporrekin gozatzera

Gure_Zirkua_AramanAsteburuan egingo dituzten sei saioak batuta, Gure Zirkuak 14 emanaldi egingo ditu Araman 10 eguneko epean.

Araman San Martin jaiak ospatuko dituzte hurrengo asteburuan –azaroaren 8tik 11ra–, baina bi aste lehenagotik festa itxura hartua dabil. Gure Zirkuak, herriz herri dabilen euskal zirku bakarrak, Arama aukeratu du bigarren denboraldiari agur esateko. Joan den ostiraletik igandera sei saio egin zituzten, atzo beste bi, eta gaur, bihar eta etzi egingo dituzte beste seirak. Hamalau saio hamar egunean, sarrera denak agortuta.

«Bukaera emateko plaza erosoa da Arama guretzako. Beste gertutasun bat dago herriotan», Iker Galartza

Gure Zirkuaren sortzaile Iker Galartza amezketarrak eman ditu kurtso bukaera Araman izateko arrazoiak: «Berrehun herri baino gehiago dira eskaera egina dutenak, eta guk erantzuten diegu joateko ahalegina egingo dugula. Hainbat herritan izan gara, bi hiruburutan ere bai –iaz Donostian, aurten Gasteizen–, eta herri txikietara ere animatzen gara».

Alde sentimental hori badu erabakiak, baina baita praktikoa ere. «Taldekide gehienak ingurukoak, umeak-eta eskolan hasita daude, eta gertutasun horrek ere asko egiten du. Proposatu genien, eta baietz esan ziguten. Bukaera emateko plaza erosoa da Arama guretzako. Beste gertutasun bat izaten da herriotan, eta herritarrak ere inplikatu dira. Bokadilloak eta barra jarri dituzte».

Udaberrira arte, agur

Lehen asteburuan giro ona egin die, bigarrenean ikusi egin behar. «Karpa bustita badago ezingo dugu kendu, baina lasai egoteko esan digute». Nekea nabari dute, eta udaberrira arte herriz herri ibiltzeari utziko diote, indarberrituta itzultzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>