Ni naiz

Garbiñe EtxanizBaina…nor naiz ni? Zein da nire benetako identitatea?
Zu oraina baino ez zara, guztia behatzen duen behatzailea: gorputza, emozioak, pentsamenduak, eta inguruan duzun guztia, begirada sakon horrekin begiratzen duena, mentearen eraginik gabe. Ez du epaitzen pentsatzen edo egiten duguna, behatu baino ez du egiten, eta bere izateaz ohartzen garenean, arreta eskaintzen diogunean, argialdi sakonekin azaleratzen da.

Arreta eskaini… baina, nola?
Kontzientzia jarriz, lehenengo urratsa konturatzea da; era horretan gorputzaren eta mentearen automatismoen bidez erantzuteari utz diezaiokegu.

Oraina naizela diozu; nola egon orainean?
Orainean bizi ahal izateko konpromisoa beharrezkoa da, baita konstantzia ere, guztia ez dadin sinesmenen eta asmo onen zakuan geratu. Une honetan, orain eta hemen ez zaudela konturatzea ere argitasun momentua da, nahiz eta kontzientzia hori segundo edo minutu gutxi batzuetan desagertu.

«Oraina galtzean gure izatea ahanzturara kondenatzen dugu, izatea orainean bizi delako, hor erakusten du bere jakinduria guztia»

Eta gure sinesmenek, nola baldintzatzen gaituzte?
Gure sinesmenen arabera pertsonaia sortzen goaz, berarekin identifikatzen gara eta munduan zehar ibiltzeko balio digu; pertsonaia ez da bakarra izaten, aitzitik, asko izan daitezke: aita/ama, nagusia, adiskidea, alaba/semea, aito-na/amona, lankidea, bikotea, batzuentzako ona eta besteentzako txarra. Gure menteak uste duen hori guztia gara beraz, eta gure pentsamenduak aldatzen badira, gure mentea aldatu egiten da, eta beraz, lehen zena orain ez da.

Noiz sortzen da egonezina orduan?
Egoarekin identifikatzen garenean, orduan sortzen da desoreka Ni kontzientearekin. Ego inkontzientea iraganeko eta etorkizuneko pentsamenduen artean harrapatuta bizi da, zama hori bizkar gainean eramanez, eta, aldi berean, etorkizun hobea aurreikusiz, gerora guztia hobetuko den esperantzarekin. Baina etorkizun hori ez da inoiz iristen, Ego pentsalariarentzat beti baita etorkizuna. Oraina galtzean gure izatea ahanzturara kondenatzen du-
gu, izatea orainean bizi delako, hor erakusten du bere jakinduria guztia.

Baina bizitza ez da berdina guztiontzat…
Gertatzen den guztiak du bere arrazoia, askotan ezin dugu ulertu gure ezjakintasun eta oharkabetasunagatik. Menteari orainean bizitzen erakutsi behar diogu. Gure Ni kontzientearekin bat egiten dugunean bizitzaren jarioa senti dezakegu, ia ez dago erresistentziarik, gauzak diren moduan onartzen ditugu. Orduan gertatzen dira sinkronia edo kasualitateak, inguratzen gaituenaren funtzionamendua eta gure baitan gertatzen dena ulertzen laguntzen digutenak. Bizitzaren magia ikusten hasten garen unea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>