Emaria eten ez dadin

JOXE_AZURMENDI_IDAZLE_ZEGAJoxe Azurmendi pentsalariari buruzko kongresua egingo dute Donostiako San Telmo museoan, abenduaren 11tik 13ra.

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941) filosofoaren ekarpena egungo begiradatik aztertu eta landuko du Jakinek, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuak. Euskal Herri garaikideko pentsalaririk oparoena da Azurmendi, eta horren lekuko dira argitaratu dituen 41 liburuak eta ia 500 artikuluak. Filosofia, politika, hizkuntza, kultura eta literatura izan ditu aztergai bere lanetan Azurmendik.

Azurmendiren ekarpena ertz ugaritatik aztertzeko, 50 aditu elkartuko ditu kongresuak San Telmo museoan. Horien artean izango dira Pako Sodupe, Elixabete Garmendia, Juan Ignacio Perez Iglesias, Eduardo Apodaka, Victor Gomez-Pin, Aitzpea Leizaola, Idurre Eskisabel, Ekai Txapartegi, Fito Rodriguez, Mirene Zufiaurre eta Elena Martinez Rubio.

«Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen, Euskal Herriari baliagarri izango zitzaizkion auziei helduz, eta pentsamenduarekiko eta kulturarekiko aparteko kezka adieraziz. Gaur egun arte», adierazi du Jakinek kongresua iragartzeko oharrean.

Hiru eguneko kongresua

Irekiera ekitaldi bereziarekin ekingo dio kongresuak abenduaren 11n. Hurrengo egunean, hiru aretotan banatuko dute, Azurmendiren ildo ezberdinak aldi berean landu ahal izateko. gizaberearen filosofia, gogoeta etikoak, pentsamendu soziala, kooperatibismoa, nazioa, estatua eta kultura. Abenduaren 13an saio guztiak areto nagusian izango dira. Informazioa eta izen-ematea: jakin.eus.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>