Badira 15 urte Eva Centeno (Valladolid, 1974) Mutiloan bizi dela. Naturan bizimodu lasaiaren bila etorri zen bikotekidearekin, eta «gainera oso lagun onak egin ditugu herrian bertan». Erizain lan egiten du Zumarragako Ospitaleko dialisi sailean. «Giltzurrunak funtzionatzen ez dietenean, pazienteen odola makina batetik pasatzen dugu garbitzeko. Astean hiru aldiz etortzen dira dialisia egitera, beraz ondo ezagutzen du elkar».
Ze zaletasun dituzu?
Bidaiatzea, kirolak, irakurtzea…
Janari bat.
Paella on bat.
Edari bat.
Kafesnea.
Pelikula bat.
Rob Reiner-en La princesa prometida.
Liburu bat.
Elene Lizarralderen El silencio de Clara Lyndon.
Musika talde bat.
Coldplay.
Abesti bat.
Azken aldi honetan Tones and I-ren Dance monkey.
Oporretarako leku bat.
Alpeak.
Amets bat.
Gobernuak hezkuntzarengatik apustu handi bat egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Isa, gure txakurra.
Goierriko txoko bat.
Aralar mendilerroa.
Herriko alkate bazina…
Bidegorria egingo nuke Seguraraino.
Mutiloan biziko ez bazina…
Beste herri txikiren batean, Norvegian.