‘Hitza’-k inoizko daturik onenak izan ditu sarean

Maquetación 1

Goierriko Hitza-ren eta Otamotz-en webguneek 1,8 milioi bisitatik gora izan dituzte, iazko datuak hobetuz.

Goierriko euskarazko komunikabideen webguneek, azken urteetako daturik onena lortu dute 2019an, azken urtetako goranzko joerari eusteaz gain, salto nabarmena eman baitute aurten. Hitza eta GoiBerri-ren webguneek 1.645.000 bisita izan dituzte guztira, eta Otamotz-ek beste 235.000.

internet-bilakaeraGoierriko Hitza-ren webgunea berritu du aurten, eta horrek eragin nabarmena izan du bisita kopuruaren hazkundean. Iaztik hona, ia 700.000 bisita gehiago izan baititu. Hauteskundeetako emaitzak, Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak mendi lasterketak eta Korrika izan dira, besteak beste, jarraipenik handiena izan dutenak.

Sare sozialetan ere urtez urte hazten ari da jarraitzaile kopurua. Facebooken 6.584 lagunek jarraitzen dute Hitza eta 1.220 lagunek Otamotz. Twitter (3.180 jarraitzaile) eta Youtube (2.440 harpidedun) ere asko igo dira azken urtean. Youtuberi dagokionean, 586.000 ikustalditik gora izan ditu Hitza-ren   kanalak. Zegama-Aizkorri maratoia eta Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa izan dira gehien ikusitako bideoak.

Webgune berriak

2019. urtean Goierriko Hitza-k webgune berria estreinatu duen moduan, 2020an Otamotz eta GoiBerri-ren txanda izango da; datozen hilabeteetan estreinatuko dira biak ere.

1.645.000

  • Hitza eta GB. goierri.hitza.eus eta goiberri.eus webguneek 2019.urtean zehar izan duen bisita kopuru osoa da.
  • Otamotz. Urretxu eta Zumarragako Otamotz.eus webguneak, berriz, 235.000 bisita izan ditu 2019. urtean.

Ikusienak ‘hitza’-n

  1. 1. Erreleboa posible da baserrian [GoiBerriko erreportajea].
  2. 2. Udal hauteskundeen emaitzak: zuzeneko jarraipena [Hitza].
  3. 3. Ordiziako azoka 1.982an [GoiBerri-Multimedia].
  4. 4. Txindokiko elkartasun argiztatzea [Hitza].
  5. 5. Korrika Goierrin. Lehen zatiaren laburpena iruditan [Hitza].

Ikusienak ‘otamotz’-en

  1. 1. Sutea piztu da Madaiako etxebizitzetan.
  2. 2. Euriak ez du zapuztu Iñaki Beitiaren aldeko mendi martxa.
  3. 3. Ainhoa Barbarin preso urretxuarrari 2. gradua eman diote.
  4. 4. Zumarragan bizi zen 32 urteko langilea hil da, lan istripuan.
  5. 5. Gabonetako loteriaren bosgarren sari bat Urretxun.

Gehien ikusitako bideoak

  1. 1. Zegama-Aizkorri 2019 mendi maratoiaren laburpena.
  2. 2. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa Legazpin.
  3. 3. Gorka Izagirreren erorikoa Ormaiztegiko ziklo-krosean.
  4. 4. Goierriko trikitilariak ere Lajaren agurrekoan.
  5. 5. Ehunmilak 2019 ultra-trail probaren laburpena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>