Banda zabala baserri guztietara zabaltzen

I-banda ultraazkarraGipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat herritako udalekin eta eskualdeetako landa garapenerako erakundeekin batera, Interneteko banda zabala baserrietara zabaltzeko egitasmoa du martxan. Helburua, 2023rako Gipuzkoako baserri guztietara konexio ultra- azkarra iristaraztea da.

Pasa den astean Tolosan egindako bileran, aldundiko arduradunak eta 85 udal eta tokiko erakundeetako ordezkariak elkartu ziren. Bertan ziren, besteak beste, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Zaldibia, Zegama eta Zeraingo ordezkariak.

Markel Olano Diputatu Nagusiak, landa eremuan bizi direnen bizi baldintzak hiriguneetako bizilagunen parekoak izateko «konpromiso irmoa» berretsi du.  2018an 2,3 milioi euroko inbertsioa egin zuten, eta 2.000 baserritara eraman zuten banda zabala. Datozen 3 urteetan, beste 5.200 baserritara iritsi nahi dute. Aurten bi laguntza deialdi aterako dituzte.

gipuzkoa.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>