Aire berriak antolakuntzan, lanak batzorde txikien bidez banatuta

Iparra-Hegoa-gazteak

Idoia Lopetegi, Euri Albizu eta Eñaut Arretxe, Iparra-Hegoako belaunaldi berriko kideak.

Segurako gazteak Iparra-Hegoarekin hazitako belaunaldikoak dira. Idoia Lopetegik ondo gogoan du hasierako urteetan «urrutiago» ikusten zituztela bai Iparraldea bai Iparra-Hegoaren aitzakian Segurara etortzen zirenak: «Ez ziren guretakoak, baina euskaldunak ziren». 25 urte hauetan, «gerturatze hori handiagoa izan da, gure harremanaren parte dira, lagunak ditugu tartean… Gauza handia da». Seguran bakarrik ez, Iparra-Hegoa ezaguna bihurtu da goierritarren artean, eta helburuekin bat egiten dutenentzat erreferentzia.

Duela hiru urte  Segurako eta Iparraldeko hainbat gaztek urrats bat aurrera egin eta Iparra-Hegoaren antolakuntzan buru-belarri  barneratu dira. Aire berriak ekarri dituzte eta batzordeetan oinarritutako sisteman ari dira lanean, herrigintzarekin jarraituz, ardurak eta lana banatuta, eta boluntario gehiago proiektura erakarrita. «Batzordetxoak sortu ditugu aurten. Zabaldu egin da antolaketa eta Iparra-Hegoa. Lan asko daude, eta lanak banatuta egotea garrantzitsua da, bestela kargatzen bagara ezina sortzen da, eta ezinarekin ez dugu egiten», adierazi du Lopetegik.

Adibide bat jarri du segurarrak: «Urte askoan emakume batzuk sukaldean sartuta egon dira Iparra-Hegoa guztia, eta beraientzat ez zen gozatzeko modua izaten, lan guztia beraien gain hartzen baitzuten. Ikusi dugu sukaldeko txandak banatuz eta Iparra-Hegoaren saltsan sartuta, ondo pasatzen dela eta jendea ezagutzen dela ». Horrezaz gain, gainera, «Iparra-Hegoan sukaldean txanda bat eginda, edo txarangari altaboz bat eramanda, seguruenera Iparra-Hegoa ezberdin biziko du eta bereago egingo dute ekimen hau».

Iparra-Hegoa: Sustrai sendoetatik datoz kimu berriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>