Gazteak eta musika

Ioar_Azipurua_366Ioar Aizpurua Barriola – Musikaren taupadak

Gaur egungo gazteon artean, gero eta gehiago areagotu da egunerokotasunean musika entzuteko ohitura. Norabait goazenean, lagun artean gaudenean, norbere zereginak egiterakoan… baina honen guztiaren gainetik; gure denbora librean. Bizitzan, ia edonon topa genezake kanturen bat, baina azken urteetan eskura jarri diren plataforma digitalek (Youtube, Spotify, Deezer…), modu bizkor, erraz eta batez ere doako batean eskaintzen digute guk nahi dugun zerbitzua.

Akaso konturatzen al gara honen aurretik egon diren eta dauden musika entzuteko gainerako aukerez?  Gaur egun, gazte gutxi izango dira kantuak CDen bitartez entzuten dituztenak. Are gutxiago izango gara eduki hauek irratiaren bitartez jasotzen ditugunak.

Musikarien ekonomiak aldaketa handia izan duela zalantzarik ez dago; baina nor da honen guztiaren errudun? Kantautore batek disko berri bat kaleratu behar duenean, bere edo entzulearen gustuetan ari da lanean? Beste hainbat arlok bezala, hemen ere hainbat neurri hartu behar izan dira azken urteetan. Guztiaren modura, onerako eta txarrerako izan baitira aldaketa hauek. Baina nola ezagutuko dugu musika hemendik urte batzuetara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>