«Gehiena Zuberoako dantzak gustatzen zaizkit»

Luis_Mari_Arrieta

Luis Mari Arrieta (Urretxu, 1953) zazpi urterekin hasi zen dantzan Urretxu dantza taldean. Taldekideak bera baino zaharragoak ziren, eta soldadutzara joan zirenean taldea desagertu egin zen. Hamalaurekin La Salle dantza taldean hasi zen –egungo Irrintziren jatorria–. Arrieta Irrintziren sortzaileetako bat izan zen. Ezkondu zenean dantza taldea utzi zuen, baina inoiz ez dio dantza egiteari utzi. Egun, ZU Dantzaz taldeko kidea da, eta dantza egitea gustuko duten 55 lagun inguru daude. Gehienak Urretxu-Zumarragakoak dira. Astero entseatzen dute, eta urtean hiru saio egiten dituzte. Martxokoa bertan behera utzi behar izan dute, koronabirusagatik. Ea San Joan egunekoa egiterik duten!

Dantza bat?
Zuberoako dantzak.

Ze zaletasun dituzu?
Mendira joatea eta bilobekin egotea. Eta Elikagai Bankuan laguntzen dut.

Pelikula bat.
Emaztearekin joaten naiz zinemara, eta berak aukeratzen du zer ikusi.

Liburu bat.
Dantzari buruzkoak. Irakurri dudan azkena Urbeltzen Morir en la hoguera el martes de carnaval da.

Abeslari bat.
Egan taldea.

Abesti bat.
Benitoren edozein.

Oporretarako leku bat.
Pirinioak.

Amets bat.
Euskal Herrian denok ondo konpontzea.

Goierriko txoko bat.
Irimo ingurua.

Opari bat?
Azkena: apirilean laugarren biloba jaioko da.

Urretxun biziko ez bazina…
Euskal Herriko beste edozein tokitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>