«Gure azken etxea Igeldon egongo da»

Edurne_Zubillaga

Edurne Zubillaga (Igeldo-Donostia, 1970) 13 urterekin etorri zen Ezkiora bizitzera. Familia Igeldoko baserri batean maizter bizi zen, baina baserriak su hartu zuen eta gurasoek Ezkioko Agerre Handi baserria erosi zuten. Zubillagak neskame lan egin zuen gaztetan. Ondoren, 29 urterekin, ostalaritzan hasi zen. Zizurkilgo Olentzo jatetxean ikasi zuen ofizioa. Ondoren, Urnietako Zelai jatetxea hartu zuen. Azken bederatzi urteak Margari Arruti koinatarekin eman ditu, Urretxuko Apain jatetxean eta Ezkioko Topan.

Ze zaletasun dituzu?
Irakurtzea, musika entzutea… Kirola, batere ez.

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, gaileta, madalena edo tostadekin.

Zapata zenbakia.
38.

Zerk eragiten dizu barregura?
Denak. Batzuk igande arratsaldeetan petraldu egiten dira. Ni ez.

Liburu bat.
Megan Maxwell-en bat irakurtzen ari naiz.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Gatibu.

Egin dizuten opari bereziena.
Kate bat eta domina bat. Nire lehen nagusiak kiniela irabazi zuen eta hori oparitu zidan. Kiniela egitera bidaltzen ninduen eta beti gogo txarrez joaten nintzen: «Zertarako jokatzen duzu? Ez duzu inoiz irabaziko eta!», esaten nion. Halako batean irabazi egin zuen!

Goierriko toki bat.
Ordizia. Herria eta bertako giroa. Parranda ederrak egiten genituen garai batean Ordizian!

Ezkion biziko ez bazina…
Igeldon. Gure azken etxea Igeldon egongo da. Izan ere, bertan hobiratuko gaituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>