«Egin didaten opari bereziena abesti bat da»

Maddalen_Sarasola

Maddalen Sarasola (Beasain, 1997) Aurtzaka dantza taldeko kidea da eta haurrei dantza eskolak ematen dizkie. Bost urte zituenean hasi zen dantza egiten. «Gurasoek animatuta hasi nintzen, aita taldeko txistularia izan baitzen. Gerora, berehala zaletu nintzen». Dantzak eta Aurtzaka taldeak asko ematen diotela dio. «Dantza, eta batez ere Aurtzaka Dantza taldea, bizitzarako eskola izan da niretzat. Irakaspenak, ardurak, lagunarte handia eta azken finean, familia bat. Dantzak eguneroko errutinatik ateratzeko aukera ematen dit». Haurrei irakastea esker oneko lana dela uste du. «Izugarri gustatzen zait eta ez nuke zaila dela esango. Haurrak euskal kulturan murgildu eta horrekin goza dezaten saiatzen gara».

Gustuko euskal dantza?
Igartzako Ezpata Dantza.

Kanpoko dantza bat?
Bulgariar Horo-ak oroitzapen politak ekartzen dizkit.

Ze zaletasun dituzu?
Lagun eta familia artean egotea, bidaiatzea, parranda egitea, irakurtzea, abestea, dantzatzea… denetik pixka bat.

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta ogia olioarekin.

Zerk eragiten dizu barregura?
Egia esan, gauza askok. Oso barre errazekoa naiz. Hala esaten didate behintzat nire ingurukoek.

Liburu bat.
Irakurri dudan azkena: Amets Arzallusen Miñan.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Eñaut Elorrieta.

Egin dizuten opari bereziena.
Niri eskainitako abesti bat.

Goierriko toki bat.
Murumendi.

Beasainen biziko ez bazina…
Auskalo! Oraingoz oso gustura bizi naiz bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>