Milaka kolore

Oier-FernandezOier Fernandez, Beltza kolore

Milaka kolore. Denak bat-batean dantzan jarri ditugu. Sormenaren makina martxan jarri dugu. Ume, heldu zein nerabe. Etxe barruan bizitzen ari garen egoera gris honi kolorea emateko asmotan. Herriak zein herritarrok, iada martxan dugu sormenaren makina… Mundu osoak martxan jarriko balu…? Agian, ez gerrarik, ez istilurik, ez krisirik.

Sarritan zaila egingo zaigu. Hau guztia hasi zenetik albistegiak kolore grisa dutelako eta prentsaurrekoek berriz kolore beltza. Saia gaitezen! Juan Gorriti artista nafarrak dioen moduan, ¬ęKoloretako betaurrekoak jantzita askoz ederragoa ikusten da mundua¬Ľ.

Orain ostadarra ateratzen ari dela ematen du. Badira iada egun batzuk euri tantek gure herriak inbaditu dituztela. Leihoen kontra kolpatzen dira eta herriak kolore ilunez jantzi dituzte. Gorria, laranja, horia, berdea, urdina, morea… Gutxinaka zeruan agertzen doaz, herritarroi itxaropena emanez. Orain arteko egoera eta mundu gris hau koloreztatzeko asmotan.

Mundua kolorez ikusteko aukera bat eman digu konfinamenduak. Balkoiak dantzan. Ostadarrak leihoetan. Herri milakoloreak garela aldarrikatzeko aukera. Berde, urdin, gorri zein beltz. Herri dantzaria, herri ameslaria, herri sormentsua… Bizirik dirauen herria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>