Pantailen aurrean

Maddi-ErauskinMaddi Erauskin – Norabide egokian ote?

Sare sozialak, ohiko tresna bihurtu dira gure gizartean, garai batean sinestezinak ziren abantailak ekarriz. Komunikatzeko erraztasuna izan da abantaila nagusienetako bat. Urrun daudenen berri izateko ezinbesteko tresnak bihurtu dira, eta orain bizi dugun egoeran, gertukoekin ere erabiltzen ari gara, ohi baino gehiago. Oso lagungarri ari dira izaten, lagunekin zein familiarekin harremana mantentzeko.

Baina, ez da dena ona! Sare sozialak, batez ere, gazteongan eragiten ari diren dependentzia, norberaren identitatean eragiten ari baita. Hau da, ez garen hori erakutsi, eta gutaz onartzen ez dugun hori estaltzeko joera ematen ari da, etengabeko konparaketen mundu batean murgilduz. Horrek, gure emozioetan sekulako eragina du. Izan ere, autoestimu baxua, antsietatea edota estresa bezalako fenomenoak dakartza. Eguneko ordu gehienak etxean pasatzen ditugun honetan, are gehiago. Gure egunak, sare sozialetan ez bada, bideo deiekin antolatzen ditugulako (kafe birtualak, telelana, kirola…). Baina, ba¬† al dakigu benetan deskonektatzen?

Egia esan, momentu honetan, konplize bihurtu dira teknologia berriak, eta ezin dugu imajinatu zer izango litzatekeen pandemia hau teknologia aurrerapen horiek gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>