Balkoietako poliziei

Mikel-alvarezMikel Alvarez • Gidoilaria

Berrogeita hamar egun igaro ditugu etxetik atera gabe, beste batzuk, lana, txakurra, edo umeak aitzaki, kalera atera zareten bitartean. 0,5 sasi-fasera iristean, tabernetan elkartu gaitezkeela esan ziguten. Ez plazan, ez parkean, tabernan. Agian zuek, zuen etxeetako ekosistematik kanpo, ez duzue lagunik; ulertu beharko zenukete, ordea, jendeak, etxetik atera eta lagunekin egoteko grina izatea, urgentzia kasu batzuetan. Jende asko, bakarrik bizi baita. Pentsatu duzue horretan?

Eguna iritsi, eta esandakoa betez, horixe egin genuen, besterik ez. Lehen eguna izanda, ulertzekoa den moduan, eta eguneko une zehatz batzuetan, behar zena baino jende gehiago bildu zen taberna kanpoaldeetan. Batzuen tabernafobia eta ustezko nagusitasun morala alde batera utzita, etxetik kanpo bizitzarik ez izatea da astelehen eta astearte hartan sare sozialetan irakurri genituenak zentzutasunaren barnean kokatzeko topatzen dudan modu bakarra.

Hurrengo egunean, dagoeneko, terrazetan ikusi genuen guztia, zuhurtziaren eta arduraren eremuan kokatu zitekeen. Ez nuen inor argazkirik elkarbanatzen ikusi jendea zein ondo portatzen ari zen esanez.

Gizartea galtzen ari den baloreez irakurri nuen jendea, zuen balkoietatik ateratako argazki haien inguruan. Nik dakidala, maitasun eta laguntasunak ere balore garrantzitsuak biltzen ditu. Horietako bat, enpatia da, ondokoaren azalean jarri eta ulertzen saiatzea. Astelehenean ikusitako argazkiekin sutan jarri zinetenok, azken honetatik gutxi duzuelakoan naiz.

Eta amaitzeko, baloreen inguruan ikasi ditudan gauzarik garrantzitsuenetako batzuk, tabernetan eta gauez ikasi ditut. Agian, ondo etorriko litzaioke bati baino gehiagori  tabernan denbora apur bat gehiago pasa izan balu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>