Unibertsoari buruzko gogoeta

Marian-VelascoMarian Velasco • Ikaslea

Ba al zenekien, eguzkia itzaliko balitz, 8 minutu  beharko genituzkeela jakinaren gainean egoteko? Hau da, 300.000 km/s-ko abiaduran ere, argiak 8 minutu behar dituela lurrera iristeko. Hala ere, distantzia hau motza zaigu eguzkitik hurbilen dagoen izarra 4,25 argi-urtera dagoela esaten dugunean (4 urte baino gehiago beharko genituzke itzali dela jakiteko), begi hutsez ikus dezakegun izarrik urrunena 11.000 argi-urtera dagoela diogunean edo teleskopioz ikusi den galaxiarik urrunena 32.000 milioi argi-urtera dagoela esaten dugunean. Bazenekien gure galaxian 300.000 milioi izar baino gehiago daudela? Eta unibertso behagarrian 2 bilioi galaxia daudela?

Oraingoz, bizitzaren presentzia gure planetan bakarrik frogatu ahal izan da, nahiz eta Jupiterreko eta Saturnoko bi ilargietan frogatzeke egon, eta nahiz eta beste izar batzuetan ere sistema planetarioak aurkitu diren. Inguratzen gaituenaren handitasunaren nozio bat izanda, zergatik uste gurean bakarrik existitzen dela bizitza? Bilioika izar eta bilioika aukera daude eta probabilitateak handiak dira. Nolatan gara hain egozentrikoak?

Pena litzateke unibertsoko adimen bakarra gurekin alferrik galtzea. Horregatik baietz pentsatzea gustatzen zait, hor kanpoan gu baino adimentsuago den zerbait badagoela, eta gainera, abdukzio zein OVNI begiztatzeak direla gu proban jartzeko duten modua. Izan ere, gure historia eta jarduteko modua ezagututa, bisita ofiziala burutu baino lehen nola erreakzionatzen dugun ikusi beharra daukate, badaezpada. Eta nola ez, gure sinadura partikularra utziz, modurik txarrenean erreakzionatzen dugu; esperientzia aitortu zuena zorotzat hartuta eta hau gutxiesteagatik azkarragoak garela pentsatuz. Gure adimen falta agerian utziz. Gure burua umiliatuz. Horregatik (eta beste mila arrazoirengatik, mespretxagarriak garela sinesten baitut) planeta gisa barregarriak garela esan beharra daukat.

Unibertsoko paletoak gara. Esne-bideko Redneck-ak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>