«Oinordetzaz hartu dut bitxiak egiteko talentua»

Gure-xarmantRosina Lavandera (Uruguay, 1999) eta Joseba Juan (Beasain, 1995) Beasainen bizi den bikotea da. Rosina bi urte zituela Hego Ameriketatik Tenerifera joan zen bizitzera. Irlandan elkar ezagutu eta orain dela lau hilabete Beasainen bizitzeko erabakia hartu zuten. Geroztik, Gure-xarmant proiektua jarri dute martxan, birziklatutako beirarekin eginiko bitxiak saltzen dituzte. Lepokoak, eraztunak, eskumuturrekoak eta belarritakoak dituzte salgai haien sare sozialetan.

Zer egiten du tenerifear batek Beasainen?
Orain dela bi urte Irlandara joan nintzen ingelesa ikastera. Han sekulako esperientziak bizi nituen. Horietako bat izan zen Joseba ezagutzea. Denbora luzez pentsatzen aritu ondoren, Beasainera etortzea bururatu zitzaidan, eta hemen nago, gustura.

Nondik datorkizu bitxi artisauak egiteko talentua?
Nire gurasoek aspalditik beirarekin egin dute lana. Oinordetzaz hartu dudala uste dut. Hala ere, bitxiak salgai jartzeko aurrerapausoa Josebari esker eman dut.

Zein teknika erabiltzen duzue belarritakoak edo lepokoak egiteko?
Bitrofusioa deritzon teknika bat erabiltzen dugu. Beira margotu eta lehortzen denean beste beira zati bat gainean jartzean datza. Labean sartu eta 800 gradura heltzean beira pinturarekin bat urtzen da. Horrela lantzen ditugu eskumuturrekoak, belarritakoak eta bestelako zintzilikariak.

Non ikus daitezke apaingarriak?
Hemendik gutxira webgune bat jarriko dugu martxan. Horrez gain, sare sozialetara igotzen ditugu gure bitxien argazkiak. Instagramen (@gure.xarmant) eta Facebooken (Gure xarmant) gaude.

Nola bideratzen duzue salerosketa?
Gure produktuetako bat nahi izanez gero sare sozialen bitartez jarri zaitezkete nirekin harremanetan. WhatsApp zerbitzuaren bitartez ere hitz egin dezakegu. Hurrengoa da gure telefono zenbakia: 663 776 039. Zein bitxi erosi nahi duzun esan eta gu arduratzen gara gainerakoaz. Adostutako helbidean jasoko dituzue apaingarri artisauak. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Ilusioz gainezka gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>